Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Marisol Garmendiak Hondarribitik Londresera hegaldi berria aurkeztu du

Marisol Garmendiak Hondarribitik Londresera hegaldi berria aurkeztu du

Ortzibiako Administrazio Kontseiluak 2016ko lauhileko honetan Hondarribia - Donostia aireportuaren inguruan egin diren sustapen ekintza ezberdinak aurkeztu ditu Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan.

2016/04/27

Aurkezpeneko mahai burua Marisol Garmendia, Ortzibiako Kontseilu administrazioko Presidenteordea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatua izan da , bere alboan Marco Boronat Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaria eta Endika Sánchez Ortzibiako Kontseilaria eta Gipuzkoako Bazkundeko Idazkari Nagusia izan dituelarik.   

Ortzibia elkarteak 2015eko abenduan onartu zuen Kudeaketa Planaren barnean egindako ekintzen artean Donostia eta Londreseko Luton aireportu lotuko dituen hegaldia da nabarmendu dena. Lutoneko aireportuarekin izango den lotura honetaz gain  Palma Mallorca eta Donostia elkartuko dituen beste lotura bat izango da udako hilabeteetan. Hegaldiak 2 eguneko maiztasunekin aterako dira, astearteetan eta ostegunetan, eta uztailaren 22tik irailaren 4a arte luzatuko dira.

Bi lotura berri hauek 48 hegaldi berri suposatuko dute eta bidaiari kopuruak 2.400eko igoera izango duela aurreikusten da, turismo sektorekoak batibat. Horrela Londresgo lotunea Donostia 2016 Europa Kultur Hiriburuko bisitariak erakartzeko puntu estrategikoa bihurtuko da.

Era honetan, eta Donostia 2016 Europa Kultur Hiriburuko Fundazioak Ortzibia elkartearekin  sinatutako hitzarmenaren harira Kapitalitatea aire konpainien artean sustatzeko asmoarekin AIR NOSTRUM konpainiari sustapen kontratu bat esleitu zaio. Honen bitartez, Kapitalitatearen hedapena egingo da Donostia 2016 Europa Kultur Hiriburuko logotipoa aireontzi batean  jarriz aireontzi honek munduan barrena egingo dituen hegaldietan ikusiko delarik.  Horrez gain, Donostia 2016 Europa Kultur Hiriburuko publierreportai bat ezarriko dute "in flight" magazinean, hilabetero nazioarteko 330.000 irakurleengana iristen de argitalpena da hau .

Lakethegaldi pribatuek ere izango dute bere tartea Hondarribia - Donostia aireportuaren sustapenerako ekintzen barnean. Hilaren 30ean konkretuki “1 RALLEY viaje a LESO” egingo da, Barcelona-Sabadell aeroclubeko 10 aireontzik parte hartuko dute eta gaua Donostiako aireportuan pasako dute.

Azpiegitura kontuei dagoekionez kutxazain automatiko baten berkokatzea egingo da terminalaren instalazioetan. Bi urtez kutxazain automatiko bat izan gabe egon ondoren gabezia hori konpontzea lortu da Crédit Mutuel-CIC Taldeko TARGOBANK entitateari esker, datozen egunetan kutxazaina jartzeari ekingo diotelarik.

Azkenik, Ortzibia ROUTES EUROPE edizioan parte hartuko duela jakin arazi da, aurten Cracovian ospatu da eta atzo, hain zuzen izan zuen bere itxiera ekitaldia. 500 aireportu eta turismo arloko autoritate ugari biltzen dituen nazioarteko biltzar honetan Ortzibiak Gipuzkoaren eta Donostiako hiriburuaren turismo ezaugarriak aurkeztu ditu, Hondarribia- Donostia aireportua Lurraldearen sarrera nagusi bezala kokatuz. Hamabi konpainia inguruk adierazi duten interes horrek Ortzibiaren hurrengo hilabetetako lan hildoa bideratuko du, 2017ko hegaldien planifikazioekin batera.
  

1984