Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Marisol Garmendiak Institu Geografiko Nazionalen lanak bisitatu ditu

Marisol Garmendiak Institu Geografiko Nazionalen lanak bisitatu ditu

Marisol Garmendiak Loiolako Santutegia bisitatu du, bertatik bertara egiaztatzeko egun hauetan Institutu Geografiko Nazionala bertan egiten dituen neurketak.

Los trabajos de gravedad absoluta, en la Basílica de Loiola

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Marisol Garmendia sozialistak gaur goizean Loiolako Santutegia bisitatu du, bertatik bertara egiaztatzeko egun hauetan Institutu Geografiko Nazionala bertan egiten dituen neurketak. Institutu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiarengana jo zuen laguntza eske eta horrek Loiolako Santutegia laga dio neurketak egin ahal izateko.

Zehazki, Institutu Geografiko Nazionaleko teknikariek makina berezi bat ekarri zuten Gipuzkoara Yebes herrian (Guadalajara) dagoen Behategi Astrologikoko Grabimetria Pabiloitik, eta haien lana da lurzoruaren neurketak lortzea grabimetro absolutu baten bitartez. Makina horrek lurren grabimetria-indizea neurtzen du. Espainia osoan horrelako makina bakarra dago, eta mundu osoan berrogeita hamar bat.

Loiolako Santutegira Grabimetria Absolutuko estazio bat ekarri dute, eta bertan bildutako datuak Pasaiako datuekin erkatuko dituzte —mareografoa dago Pasaian—. Gipuzkoako Foru Aldundiak AZTI-Tecnaliarekin eta Aranzadi zientzia-elkartearekin elkarlanean dihardu azterketa zientifiko geodesiko baterako datuak lortzen.

Loiolako neurketa horiek balio handia dute, Pasaian lortzen diren datuak portuko trafikoaren, ibilgailuen trafikoaren, trenbidearen eta ozeanoko mareen baldintzapean egon baitaitezke, eta horrek erroreak eragin baititzake. Loiolako Santutegiko sotoek beharrezko lasaitasuna eskaintzen dute, kostaldetik urrun dago eta zona egonkor batean, geodesiari, mikroseismoei eta ingurumenari dagokionez.

 “Datu horiek lur-mareari, lur-azalaren mugimendu bertikalei, errebote postglaziarrari eta karga ozeanikoari buruzko balioak emango dituzte, besteak beste. Garrantzi handiko azterketa zientifikoa da, eta Gipuzkoan jarri du begia. Oso pozik gaude” eman du aditzera foru-diputatu sozialistak.

  

1725