Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Markel Olano diputatu nagusiak eta Maite Peñak Landuz lan-aurreko programa bisitatu dute

Markel Olano diputatu nagusiak eta Maite Peñak Landuz lan-aurreko programa bisitatu dute

Guztira 34 pertsona parte hartzen ari dira, Elkar-EKIN Gizarteratze Planaren baitan, Gureak Inklusio Fundazioa eta Sutargirekin lankidetzan

 

Markel Olano diputatu nagusia eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua Gureak Inklusio Fundazioaren (GIF) Loraldi Garden mintegian izan dira, Astigarragan. Bertan Landuz programa pilotua egiten ari dira, zeinak lan-aurreko programa bat eskaintzen duen, Elkar-EKIN 2016-2020 Gipuzkoako Gizarteratze Planaren baitan. “Elkar-EKIN planaren helburua da gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen arreta hobetzea da”, nabarmendu du. Landuz Gureak Inklusio Fundazioa eta Sutargirekin lankidetzan egiten ari dira, guztira 34 pertsona parte hartzen ari direla. Eta hiru hilabete pasa direlarik programa abiarazi zutenetik, dagoeneko 3 pertsonak lana aurkitu dute.

 

“Gipuzkoa gizarte desberdintasun gutxien duen lurraldea izatea nahi dugu; eta hori da, hain zuzen ere, plan honen xedea, Foru Aldundia buru eta koordinatzaile dela, horrela, guztion artean Gipuzkoa solidarioago eta inklusiboagoa izan dezagun” adierazi du diputatu nagusiak. Horrela, erakundeen, unibertsitateen eta hirugarren sektoreko elkarteen eta entitateen eskutik, Elkar-EKIN planaren bidez, “aitzindari eraldatzaileak izan nahi dugu”, honako oinarriak harturik: “desberdinen arteko lankidetza” eginez; gizarte, ekonomia eta kultura alorretako eragile guztien partaidetza bultzatuz; eta gizartearen berrikuntza sustatuz, egun dauden gizarte bazterketa arazoak identifikatu eta “inklusio konponbideak aurkitzeko”, gaineratu du, ondoan zituela baita ere Iñigo Oyarzabal

 

Maite Peñak bisitaldian azpimarratu duenez, Elkar-EKINen beste xedea da “aukerak sortzea bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat”, eta horretarako jarri da, hain zuzen, martxan Gizarte Politikako Departamentuaren Enplegu Plana, zenbait ekimen dituena, Landuz horietako bat dela. Aipatu programak parte-hartzaileei - bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak- aukera ematen die aktiboki parte har dezaten gizarte bizitzan, ekoizpen jardueraren inguruan mugitzen diren garapen pertsonaleko programen bidez, eta ahal bada pertsona horiek lan munduan sar daitezen.  Horren harira, Peñak ohartarazi du enplegutasun “zaila duen kolektiboa dela, laguntza eta tutorizazio zehatzak behar dituena”.

 

Halaber, Landuzen bidez helburu zehatz hauek lortu nahi dira: lan ohiturak eskuratzea, gaitasun teknikoak eta jarduerarekin lotutako zereginak. Halaber, parte-hartzaileak herri hauetan kokatutako lantegi industrialetara bideratuko dira: Irun, Errenteria, Lasarte-Oria, Tolosa, Ordizia, Legazpi eta Astigarragakoa. Hala, diputatuak esan duenez, pertsona bakoitzak zein tailerretan jardungo duen erabakitzeko, honako alderdi hauek hartzen ari dira kontuan: “gaitasun profila, une horretan zentroan/jardueran dagoen lan eskaintza, zentrora iristeko aukerak, eta abar”. 

 

Gizarte Politikako Departamentuaren Enplegu Planak programa hauek ere hartzen ditu: Sendotu –Sendotu Aldi Berean elkarteak kudeatua-, Gizarteratzeko Kudeaketa Aktiboa -Sartu Erroak-en bidez- Sartu Zabaltzen eta Kutxa Zeharo, Programa Acceder programa, Secretariado Gitano Fundazioa, Aukerability -Katealegaia eta Gureak-ek kudeatua-, eta baita ere Cáritas eta Gurutze Gorriaren gizarteratze eta lanbideratze programak.

 

Amaitzeko, Peñak azpimarratu du azken urtean, bazterketa arriskuan edo bazterketa egoeran dauden pertsonen artetik “242 pertsonak (141 emakume eta 94 gizon) lana aurkitu” dutela, Elkar-EKINen gizarteratzeko eta lanbideratzeko programetan parte hartu ondoren. Eta 2017ko lehen hiru hilekoan Gizarte Politika Departamentuko enplegu planetan parte hartu duten parte hartzaileei dagokienez, diputatuak esan du “925 izan direla, horietatik 367 gizonezko eta 558 emakumezko”.

Azken urtean, bazterketa arriskuan edo bazterketa egoeran dauden pertsonen artetik 242 pertsonak ana aurkitu dute, Elkar-EKINen gizarteratzeko eta lanbideratzeko programetan parte hartu ondoren
  

2104