Markel Olano diputatu nagusiak harrera egin dio Erresuma Batuko enbaxadoreari
Markel Olano diputatu nagusiak harrera egin dio Erresuma Batuko enbaxadoreari
Eneko Goiak ere parte hartu; Aldundiak eta Donostiako Udalak britaniar herrialdearekin duten harremana estutzeko balio izan du batzarrak
Markel Olano diputatu Nagusiak eta Eneko Goiak Donostiako alkateak harrera ofiziala eskaini diote gaur Simon Manley Erresuma Batuko enbaxadoreari, eta Derek Doyle kontsulari, foru jauregian. Gipuzkoako bi erakundeek herrialde britaniarrarekin duten harremana eta elkarlana estutzea izan du xede ekitaldiak. Gipuzkoaren egoera sozio-ekonomikoaren, eta foru gobernuak esku artean dituen erronka eta proiektuen berri izan du Manley, Olanoren eskutik, jarduera ekonomikoaren suspertzeari dagokionez batez ere .
Goiak, berriz, Donostian Kultur Hiriburutzaren harira aurreikusitako ekitaldi eta ekimenak azaldu dizkio britaniar enbaxadoreari, nazioarteko proiekzioaren ikuspegitik.
1765