Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Martxoak 15: Kontsumitzailearen Eskubideen Munduko Eguna: "Merkatu digital justuagoak egiten"

Martxoak 15: Kontsumitzailearen Eskubideen Munduko Eguna: "Merkatu digital justuagoak egiten"

José Ignacio Asensio: “el consumismo daña al medio ambiente”

2018/03/15

José Ignacio Asensio: «kontsumismoak ingurumenari kalte egiten dio»

Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko eguna 1983ko martxoaren 15an ospatu zen lehen aldiz, eta, ordutik, mundu osoko kontsumitzaileek beren eskubideak aldarrikatzen dituzten eguna izan ezik, kontsumo jasangarria sustatzeko egun ere bihurtu da.

Aurten, Kontsumitzaileen Munduko Egunak lema hau du: «Merkatu digital justuagoak eginez». Zentzu horretan, gogorarazten da, egun, munduko biztanleriaren % 50ek internetarako sarrera duela, eta, iaz, mundu osoko 1.610 pertsonak erosi zituztela produktuak linean.

José Ignacio Asensio Obra Hidraulikoetako eta Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak konpromisoa du «herritarrak sentsibilizatzeko kontsumo jasangarriko ohiturak har ditzan, eta ardura partekatua sustatzeko etxeko lanetan uraren eta energiaren kontsumoaren inguruan eta hondakinen sorkuntzan eta kudeaketan».

Egun, merkadotekniako eta publizitateko teknika berriek erosleak eta kontsumitzaileak gehiegizko kontsumo ohituratara bultzatzen dituzte. Ildo horretan, Asensiok nabarmendu du nolakoak diren gure ingurumenerako kontsumismoak sortzen dituen kalteak kontsumoko gizarte honetan: «produktu elektronikoak eta internet bidezko merkataritza mesedegarriak dira ekonomiarako eta bizi kalitaterako, baina betiere produktu eta zerbitzu gehiegi eskuratzen ez baditugu; kontsumismoak inpaktu handia du ingurumenean, energia eta baliabideak kontsumitzen ditu, eta beharrezkoak ez diren hondakin gehiegi sortzen ditu».

Azkenik, foru diputatuak gogorarazi du egun honen jatorria Kennedyk 1962ko martxoaren 15ean eman zuen hitzaldi bat dela. Bertan, kontsumitzaileen indarra goraipatu zuen eta eskubideen defentsa egin zezaten animatu zituen: «kontsumitzaileok denok gara. Kontsumitzaileak ekonomiaren talde nagusia da, baina modu eraginkorrean antolatuta ez dagoen talde bakarra da, eta bere iritziak ez du pisurik», esan zuen Kennedyk.

Dei horrek bere eragina izan zuen, eta, gaur, 55 urte geroago, «kontsumitzaileok indar ahaztezina gara edozein politika ekonomiko eta ingurumeneko garatzeko; ondorioz, Planeta jasangarriago batera gerturatzea bertan bizi garen guztion ardura da», amaitu zuen José Ignacio Asensiok.

 

  

1699