Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Material birziklatuekin eskulturak egitea, Gipuzkoako gazteak ekonomia zirkularraren inguruan kontzientziatzeko bitartekoa

Material birziklatuekin eskulturak egitea, Gipuzkoako gazteak ekonomia zirkularraren inguruan kontzientziatzeko bitartekoa

Gipuzkoako Lanbide Heziketako 12 ikastetxek eskulturak egin dituzte birziklatutako materialetatik abiatuta, hondakinak prebenitzeko eta behar bezala kudeatzeko, eta, horrela, ekonomia zirkularra sustatu dute.

2022/11/24
Modelando la Economía Circular

José Ignacio Asensio: «Ezinbestekoa da ekonomia zirkularraren ikuspegia txertatzea gure gazteen hezkuntzan, lurraldearen etorkizuneko talentuak formatzeko jasangarritasun politiketan eta etorkizuneko erronken inguruko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzeko».

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak «Ekonomia zirkularra modelatuz» eskulturen erakusketaren laugarren edizioa jarri du martxan. Ekintza honen bidez, asmoa da islatzea lanbide heziketako gazte gipuzkoarrek hondakinak prebenitzeko eta behar bezala kudeatzeko burutzen dituzten jarduketak, ekonomia zirkularra sustatzeko. Hartara, helburua da filosofia honen inguruan sentsibilizatzea eta ezagutzera ematea Gipuzkoako lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleen artean.

Gaur goizean, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak aintzatespen ekitaldi bat egin du, laugarren edizio honetan parte hartu duten 12 ikastetxeei diplomak emateko:Azkoitiko Izarraitz, Oñati BHI, Zarauzko Oteitza Lizeoa, Aretxabaleta Lanbide Eskola, Andoaingo La Salle Berrozpe, Donostiako Ortzadar, Irungo Bidasoa FP eta Mendibil Prestakuntzarako Zentroa, Hernani Lanbide Heziketa, Mutrikuko Kardala, Elgoibarko Meka eta Eibarko Armeria Eskola.

12 ikastetxe horietako gazteek, beren irakasleen babesarekin, material birziklatuekin egindako eskulturen inguruko hausnarketa eta diseinua landu dituzte eta eskulturak burutu dituzte. Lanak ikusgai daude Donostiako Boulevardeko Ugartemendia plazan dagoen ‹GK Recyling› karpan.

Ekimen honen helburua da gazteak kontzientziatzea hondakinek  produktu berriak egiteko baliabide eta lehengai gisa duten balioaren inguruan, horrela ekonomia zirkularraren kontzeptua hurbilduta sormenezko lan baten bidez.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak aintzatespen ekitaldian aipatu duenez, garrantzitsua da «ekonomia zirkularraren ikuspegia txertatzea gure gazteen hezkuntzan, lurraldearen etorkizuneko talentuak formatzeko jasangarritasun politiketan eta etorkizuneko erronken inguruko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzeko».

Ekonomia zirkularra departamentuaren helburu estrategikoetako bat da, hondakinak murrizteko eta lehengai gisa erabiliko dituen sektore ekonomiko berri bat bultzatzeko.  Gaur egun sektore horrek 6.500 lanpostu sortzen ditu Gipuzkoan, eta 1.425 milioi euro fakturatzen ditu, gure BPGd-aren % 5,3; 650 milioi euro baino gehiagoko eragin zuzena du Gipuzkoako ekonomian.

  

3675