Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoako kultura egiturari 458.000€-ko ekarpena egin dion META ekimenaren edizio berria martxan

Gipuzkoako kultura egiturari 458.000€-ko ekarpena egin dion META ekimenaren edizio berria martxan

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 7an amaitzen da.

2019/04/25

2018. urtean 147.619 euro banatu dira, horietatik herritarrek 77.619 euroko ekarpena egin dute eta Aldundiak  70.000 eurokoa. 1.441 pertsonak parte hartu dute eta batez beste 55 euro eman dituzte. 46 proiektu aurkeztu ziren, horietatik 15 aukeratu ziren eta 14k lortu dute finanziazioa.

Finantziazio bide honen bidez 49 proiektu garatu dira gaur arte eta 458.000 euroko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 25ean hasten da eta ekainaren 7an amaitzen da eta  irailaren 19an hasiko da diru-bilketa kanpaina.

Itxaso: “Ekimen berri honek aktore eta ekimen berriak sortzera bultzatzen du, kultur jarduerari sostenibilitate handiagoa ematen dio eta eredu iraunkorrago, partizipatiboago eta transformatzaileago baterantz jotzen du”.

Kulturako foru diputatu Denis Itxasok, Goteo Fundazioko ordezkaria Mauricio O’Brien-ekin eta Juanma Álvarez eta Maru Solorez,Goazen Antzerkira eta Aztarnak proiektuetako ordezkariekin batera, Meta! Programaren laugarren edizioa urkeztu du. Proiektu kulturaletan mikromezenasgoaz edo crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!, eta Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen ekarpen indibidualak osatzeko.

Kultura Departamentuaren proiektu bakoitzeko gehienezko ekarpena 4.700 eurokoa izango da.  Crowdfunding-eko kanpainen bitartez proiektuek lortzen dutenaren adinako zenbatekoa emango du Departamentuak, aipatutako mugarekin.

Interesun guztiek prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute crowdfunding-proiektuak garatzen ikasteko (maiatzan) eta hautatutako proiektuek ikastaro espezifiko bat jasoko dute uztailan eta aholkularitza jasoko dute une oro proiektua abiarazteari eta garatzeari dagokionez. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 7an amaituko da.

Kanpaina bi faseetan garatuko da, helburu hauekin: partaideak erakartzeko, dohaintzak eta partaidetza sustatzeko, hautatu diren proiektuak ezagutzera emateko eta kultur partaidetzaren aldeko giroa sortzeko.

Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da proiektuen bilketarekin, maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egongo da aurkeztutako proiektuen promotoreentzat; ekainaren 7an proiektuak jasotzeko epea amaitzen da eta kanpainan aterako diren proiektuak aukeratuko dira; uztailaren 11an beste crowfunding tailer espezifiko bat egongo da aukeratutako proiektuentzat; eta irailaren 19an diru-bilketa kanpaina hasiko da. Izen-ematea meta@gipuzkoa.eus helbidearen bidez egingo da.

Ekimen honekin Aldundiak proiektu kulturalekin eta gizartea sortzen dutenekin konexio handiagoa lortu nahi du; baliabide ekonomiko berriak erakartzea; eta ekintza kulturalari sostenibilitate handiagoa emateko. Gainera, ekimen honek herritarren eta gizarte eragileen partaidetza proiektu eta politika kulturaletan bultzatzen du; Internet plataformetan plazaratzen direnez, aukera ematen du proiektu eta ekimen kultural desberdinek gizartean zein atxikipen eskuratzen duten jakiteko; dirulaguntza publikoen osagarri diren finantzabide pribatuak eskuratzeko, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egiten dituzten ekarpenen bitartez, eta finantzaketa publikoa sostengu edo onarpen sozial handiena duten proiektuetara bideratzeko.

Aurreko edizioa

META programaren hirugarren edizioak emaitza oso positiboa izan du, jasotako 46 proiektuetatik, 15 aukeratu dira eta 14-ek, arrakasta izan dute finantzaketan. Herritarren ekarpena 77.619 eurokoa izan da. 1.441 pertsonek parte hartu dute eta bataz beste 55 euro jarri dituzte.
 
Guztira, lehenengo, bigarren eat hirugarren edizioak batuz, 49 proiektu finantzatu dira bide honen bidez. Aurtengo helburua programa honen barruan beste 15 proiektu garatzea da. Aurreko edizio hauetan finantzaketaren arrakasta maila %90-koa baino handiagoa izan da eta 458.000€-ko ekarpena egin zaio lurraldeko kultura egiturari.

Kulturako diputatuak adierazi duenez, programa honekin “lagundu nahi dugu kulturgintzan ekimen berritzaileak eta eragile berriak sortzen eta, halaber, horiek sendotzen, ezagutza eta jokaera modu berriak ahalbidetuz”. Era berean, kultur proiektuak finantzatzeko programak politika berri bat dakar programak, laguntzak emateko garaian gardentasun handiagoa eta inplikazio sozial zabalagoa bermatzen duena; azken batean, gizartea bera izango baita kultur proiektu interesgarrienak zein diren bere iritziz zehaztuko duena".

Meta! egitasmoa Goteo Fundazioaren bidez garatuko da, programaren kudeaketaz, formazioaz, META plataforman espazioa sortzeaz eta proiektuak hautatzeaz eta laguntzeaz arduratuko dena.

 

 

Eranskinak:

  

1511