Mendi publikoetako aisialdirako lekuen erabilera arduratsua egiteko eskatu du Foru Aldundiak
Mendi publikoetako aisialdirako lekuen erabilera arduratsua egiteko eskatu du Foru Aldundiak
Hondakinak egokitutako edukiontzietan utzi behar dira, eta hauek egon ezean hiriguneetako edukiontzietara eraman behar dira
Mendi publikoetan kokatutako hainbat aisialdi leku daude Gipuzkoan; atsedenerako eta aisialdirako egokitutako gune naturalak dira hain zuzen. Naturarekin loturiko aisialdirako guneak dira, non hiriko erritmotik deskonektatu eta familian edo lagunartean landa gunean egun bat pasatzeko egokiak diren. Aisialdi gune hauek hainbat hornikuntza dituzte gipuzkoarren gozamenerako: mahaiak, iturriak, zerbitzuak, haurrentzat jolasak eta erregailuak kasu batzuetan. Aurten, COVID-19 gaitzak eragin duen ezohiko egoeragatik agian, gune hauen erabiltzaile kopuruak nabarmen igo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak gune hauen erabilera arduratsu bat egiteko eskaera egin du, osasun sailak emandako segurtasun distantziak mantenduz eta higiene eta prebentzio neurria errespetatuz.
Horretaz gain, herritar batzuk ez dute sortutako hondakinaren kudeaketa zuzena egiten eta ondorioz, Aldundiak gogorarazten du hondakinak egokitutako edukiontzietan utzi behar direla eta hauek beteta egongo balira, berriz, hondakinak egokitutako hiriguneetako edukiontzietara eraman behar direla. Lurrean utziz gero, animalia basatiek poltsak zabaldu eta hondakinek sakabanatuta amaitzeko arriskua baitago.
Bestalde, aisialdirako gune hauetako batzuetan ez dago zaborrontzirik, mendiko landa eremuan kokatzen direlako, eta kasu hauetan sortutako hondakinak hiriguneetako edukiontzietara eraman behar dituzte erabiltzaileek. Aldundiak, guztien onerako, gune hauek topatu bezala uztea eskatu die herritarrei. Gogorarazten da, basozainak beharrezkoa dela ikusi ezkero, 100 eta 1.000 euro arteko isunak jar ditzakeela gune hauen erabilera okerragatik. Web orrialde honetan topa daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen aisialdirako guneen inguruko informazioa: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/mendiak-eremunaturalak/aisia-natura/atsedenlekuak
2664