Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mikel Irizarrek Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari kargua utziko du urte amaieran

Mikel Irizarrek Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari kargua utziko du urte amaieran

Urtarrilean jakinaraziko da nork hartuko duen utzitako tokia

Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak, Mikel Irizarrek, urte amaierarekin batera bere kargua utziko duela jakitera eman du arrazoi pertsonalak direla medio, sare sozialetan zintzilikatutako bideo batean azaldu duenez. Irizarrek utzitako lekua beteko duen pertsona datozen asteetan aukeratu eta jakinaraziko da.
Irizarrek eskerrak eman dizkio diputatu nagusiari, azken bi urte hauetan “emandako konfiantza osoagatik”, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzako lan taldeari erakutsitako “kalitate profesional eta gizatiarragatik” eta Aldundiko gainerako zuzendari eta langileei eskainitako lankidetzagatik. “Azpimarratu nahi nuke gizarte eragileekin izandako harreman intentsoa. Bereziki eskertu nahi nuke konplizitateak eraikitzeko eta elkarlanerako jarrera hori. Denon artean baldintzak sortzea lortu dugu euskararen biziberritze prozesuan jauzi bat emateko. Bide horretan datozen urteak are eta ederragoak izango dira”, aurreratu du.
Irizarrek, baita ere, bere prestutasuna erakutsi du aurrerantzean ere Aldundiarekin eta erakundeekin kontaktuan jarraitzeko, eta euskararen biziberritze prozesuan eragiten jarraitzeko. “Kargua uzten dut, baina euskaltzaletasuna ez. Euskararen aldeko lanetan berriz ere bidelagun izango gara,” laburbildu du.
Diputatu nagusiak bere esker ona azaldu dio egindako lan eskerga eta dedikazioagatik eta zorte ona opatu dio aurrerantzean maila pertsonalean zein euskaltzaletasunaren ikuspegitik aurre egin beharreko desafioetan.

  

3273