Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Itxasok txalotu egin du Batzar Nagusiek hartu duten jarrera Miramar-en erabilera publikoaren alde

Itxasok txalotu egin du Batzar Nagusiek hartu duten jarrera Miramar-en erabilera publikoaren alde

Baztertu egiten du bertan hotel bat eraikitzeko aukera.

Lehen diputatu nagusiorde eta Foru Erakundeko Kultura eta Turismo arduradun den Denis Itxaso pozik agertu da gaur, Batzar Nagusiek Miramar jauregiaren erabilera publikoaren aldeko jarrera hartu dutelako.

Kultura Departamentuak, zeinak gai honen inguruko eskumena baitu Aldundiaren barruan, Miramar jauregiaren izaera publikoa defendatzen du, gipuzkoar guztion ondarea dela ulertzen baitu eta, beraz, baztertu egiten du jauregian hotel bat eraikitzeko aukera.

"Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoak mandatua egin digu orain, eta berariaz eskatu dio Aldundiari manten dezala ondare elementu honen izaera publikoa, bertan hotel bat eraikitzeko aukera baztertuz. Hori da Kultura Departamentuak hartu zuen posizio ofiziala, eta espero dut hemendik aurrera Foru Gobernu osoak ere jarrera hori mantentzea, arrazoizkoa eta zentzuzkoa delako guztiona den ondare horren erabilera publikoa mantentzea".

“Donostia inguruan, gutxi gorabehera 2.000 hotel-plaza berri sortuko direnez datozen urteetan, ezerk ez du justifikatzen ondare publiko bat erabiltzea hotel berri bat eraikitzeko; are gutxiago kontuan hartzen bada ondarezko ingurune babestu batean kokatuta dagoela", azpimarratu du Itxasok.

Kulturako Diputatuaren ustetan zentzua izango luke Jauregiak udako ikastaroen egoitza izaten jarraitzea, eta bilerak, biltzarrak eta erakusketak hartzen. Nahiz eta jarduera mota horrek % 100ean ez ordaindu Jauregia mantentzeko kostuak. Jauregiak sortzen duen defizita erakundeen artean estaltzea defendatu du, orain arte egin den bezala. Izan ere, uste du kultur ondare baten xedea ez dela irabaziak sortzea. 

  

1685