Moda jasangarriaren aldeko apustua Urbilera itzuli da, ingurumeneko foru departamentuaren eskutik “Upcycling” proiektuarekin
Moda jasangarriaren aldeko apustua Urbilera itzuli da, ingurumeneko foru departamentuaren eskutik “Upcycling” proiektuarekin
Moda jasangarriaren aldeko apustua Urbilera itzuli da, ingurumeneko foru departamentuaren eskutik “Upcycling” proiektuarekin
Bigarren urtez jarraian, “Upcycling” proiektua Urbil merkataritza-gunera itzuli da, Gipuzkoako moda jasangarria sustatzera. AEG Ikastetxeko ikasleen laguntzarekin, merkataritza-gunean dagoen edukiontzian jasotako arropak balio handiagoko beste jantzi batzuetan bihurtuko dira, gero hauek Donostiako moda jasangarriaren urteko desfilean aurkezteko.
José Ignacio Asensio: «Gipuzkoako ehungintzaren sektorea aitzindaria izaten ari da eredu zirkularrak bultzatzen, hondakina lehengai bihurtuz, are kalitate handiagoko diseinuak eginez». Eta hori guztia herritarren lankidetzarekin, jasangarritasuna eta elkartasunerako bidean egoerak eskatzen duen mailan dagoela erakusten baitu.
Leyre Lobato, Urbil merkataritza-guneko gerentea: "Jasangarritasuna, berrikuntza eta gure ingurunea inplikatzen duten kanpainetan parte hartzea Urbilen ADNaren parte da. Aspaldidanik, Urbilek eta bere bisitariek Jatorria proiektuaren bidez inguruko eragileekin elkarlanean dihardute eta, ildo horretan, eta aurreko kanpainako emaitzek babestuta, espero dugu Upcycling 2022 arrakastatsua izatea, gure konpromisoa eta Gipuzkoarena erakusteko.
Foru Aldundiko Ingurumen Departamentua, Urbil eta AEG Ikastetxearen lankidetzarekin, bigarren urtez jarraian instalatu da “Upcycling” edukiontzia usurbildar merkataritza-gunean. Aurreko ikasturteko arrakastaren ondoren, eta proiektu honek Garbera merkataritza-zentroan lortutako emaitza onei gehituta (aurten bosgarren esperientzia garatu da), Urbilera hurbiltzen diren pertsonek beren erabilitako jantziak utzi ahal izango dituzte helburu on batekin: AEG Ikastetxearen moda-zikloko ikasleek edukiontzik erreskatatutako materialetik abiatuta diseinatutako jantziak egitea, herritarren lankidetzari esker.
Material horiekin egindako diseinu berriek Upcycling edukiontzian jasotako erropek baino kalitate handiagoa izango dute, eta 2022ko azken hiruhilekoan Donostian egingo den moda jasangarriaren desfilean ikusiko dira. «Herritarren ekarpena eta proiektu honen garapenari esker – dio José Ignacio Asensiok –, trantsizio ekologikoak, aldi berean, norabide praktiko batean egiten du aurrera, diseinu berrien moduan, eta kontzientziazio moduan ere bai, erropa bakoitza, Upcycling edukiontzira eramango duen ehun-hondakin bakoitza, balio handiko ekintza baita, herritarrek jasangarritasunarekiko duten konpromisoa erakusten duena».
Azken urteotan, bai Garberan, bai Urbilen, erabilitako erropen eta ehun hondakinen 10 tona inguru bildu dira, eta horrek erakusten du ekimenak arrakasta handia izan duela, eta berretsi egiten du, beste behin ere eta datuekin, herritarren ingurumen-konpromisoa, Jose Ignacio Asensio buru duen ingurumen-departamentuak proposatutako ekonomia zirkularreko ereduen eraginkortasunaren beste erakustaldi batean «AEG Ikastetxeko ikasleen lanak oso harrera ona izan du, eta begibistan utzi du bikaintasunez lan egin daitekela eta bide batez bate gin planetak behar duen jasangarritasun-behar handiarekin».
2333