Moda jasangarriari eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio kanpaina abian jarri da Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua
Moda jasangarriari eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio kanpaina abian jarri da Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua
Moda jasangarriari eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio kanpaina abian jarri da Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua
Ingurumeneko Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak hasiera eman diote #atodotrapo proiektuari modaren B aldea ezagutzera emateko asmoz
José Ignacio Asensio: “Arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko eta kontsumo eredu zein ohitura berrietarantz aurrera egiteko, premiazkoa eta beharrezkoa da kontzientziazio-esperientziak sortzea zeinetan 15 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera duten”.
Ekainean zehar ikasleei proposatu zaie bere objektuekin azoka txiki bat egitea.
Ingurumeneko Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak hasiera eman diote #atodotrapo proiektuari, modaren B aldea ezagutzera emateko asmoz eta modak gure ingurunean eragiten dituen giza eta ingurumen inpaktuei buruz kontzientzia hartzeko. José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak eta Javier Pradini, Emaús-eko zuzendariak bisitatu dute tailer hauen lehendabiziko ekintza. Bi orduko iraupena dute eta ‘GK Green Fashon’ Gipuzkoako Moda Jasangarriaren Klusterraren Plangintza Estrategikoaren parte dira.
Foru Diputatuak azaldu du modaren kontsumoaren ondorio den garapen-eredua ez dela batere jasangarria, ez bere jatorriaren –ekoizpenaren- ikuspegitik, ez kontsumitzen diren jantzien bizitza baliagarri laburrak sortzen dituen hondakinen ikuspegitik ere. “Arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko eta kontsumo eredu zein ohitura berrietarantz Aurrera egiteko, premiazkoa eta beharrezkoa da kontzientziazio-esperientziak sortzea zeinetan 15 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera duten”.
‘Ingurugela’ eremuan egiten diren tailerren helburua da gaur egun modaren kontsumo neurrigabeari lotuta dauden arazoetan (kutsadura, baliabide naturalen kontsumoa, soldata eta lan-baldintza larriak, herrialde pobreetan duen eragina eta hondakinak sortzea) sakontzea eta arropa hori guztia nola eta non biltzen den jakitea. Gure etxeetan sortzen diren ehun-hondakinak sailkatzeko prozesu baten simulazio erreal eta praktikoa egiten da Emaús Social Faktory gunean. Behin arropa sailkatu ondoren, ehunari balioa ematean sortzen diren fluxu guztiak aztertzen dira: berrerabiltzeko prestatzea (egiaztatzea, higienizatzea, jostea eta pertxan jartzea): berrerabiltzea (non, nola eta zenbatean saltzen den); birziklatzea (garbiketarako trapuak egiteko kotoien moztea eta paketatzea, ehuna berregiteko poliesterra eta Métisse isolatzaile jasangarria egiteko kotoia). Azkenik, Emaús-ek gai honetan egiten duen lanaren azpian dagoen alderdi soziala eta ingurumenekoa azaltzen zaie.
Ideia honek kontzientzia sortu dezan, ikasleei proposatzen zaie bere objektuekin azoka txiki bat egitea. Ingurumeneko Departamentuak eta Emaús-ek babesa emango diote logistikan eta ekainean saltzen jarriko dituzte bere objektu pertsonalak. Gero, lortutako dirua nahi bezala kudeatu ahal izango dute. Emaús-ek azkenean moda jasangarria bihurtzen dituzten ehunak jasotzen ditu, eta, gainera, berrerabilpenerako prestakuntza prozesuan enplegu solidarioa sortzen da Ekonomia Zirkularraren prozesua betez.
Tailerretan bi minutuko bideoa proiektatzen da. Bideo honen bitartez ehungintzaren gizarte eta ingurumen inpaktuen esparru teoriko orokorra garatzen da munduan: https://youtu.be/kyBxhtgWdRA
1816