Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasunak bikoiztu egin ditu Cáritas, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuak eta Gurutze Gorriaren onuradunei MUGI zerbitzua erabiltzeko emandako laguntzak

Mugikortasunak bikoiztu egin ditu Cáritas, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuak eta Gurutze Gorriaren onuradunei MUGI zerbitzua erabiltzeko emandako laguntzak

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 30.000 euro bideratuko ditu 2023an MUGI txartelak erosteko eta kargatzeko laguntzetara, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.

Ayudas / Laguntzak MUGI 2023 Asociaciones

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatua: «Laguntza honek apustua egiten du desberdintasunak desagerrarazteko eta aukerak parekatzeko, garraio publikoa ardatz gisa hartuta pertsonen askatasuna, eskubideak eta ongizatea garatzeko. Hartara, MUGI txartelak laguntzen du babes sozialeko sistemaren ertzetan daudenen mugikortasuna eta mugikortasunerako eskubidea demokratizatzen du».

María José Tellería, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua: «Laguntza hauen helburua da pertsonengana iristea, batez ere jatorri atzerritarreko emakumeengana, eta baliabiderik ez eta babes sozialeko sisteman sartzeko zailtasunak dituzten guraso bakarreko familiengana. Errefuxiatu eta migratzaile zaurgarrienek beren bizi proiektuak garatu ditzakete eta gure gizarteari ekarpena egin, mugitzeko askatasunari esker».

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, María José Tellería Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuarekin eta Cáritas, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuak eta Gurutze Gorria GKEetako ordezkariekin batera, iragarri du MUGI zerbitzuaren erabilera errazteko GKE horiei 2022an emandako dirulaguntza 30.00 eurokoa izan dela.

Laguntza lerro hori sortu zen Lankidetza Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta helburua da baliabideak ematea zaurgarritasuneko eta bazterkeriako egoeran dauden pertsonei, hainbat arrazoirengatik babes sistema arautuetatik kanpo daudenei. Egoera horren ondorioz, ezin dute ohiko hobaririk jaso, adibidez, MUGI sistemarena. Dotazio honi esker, elkarte hartzaileek MUGI txartelak erosi eta kargatu ditzakete, ondoren programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean banatzeko.

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuarentzat dirulaguntza honek «apustua egiten du desberdintasunak desagerrarazteko eta aukerak parekatzeko, garraio publikoa ardatz gisa hartuta pertsonen askatasuna, eskubideak eta ongizatea garatzeko. Laguntza honi esker, MUGI txartelak laguntzen du babes sozialeko sistemen ertzetan daudenen mugikortasuna eta mugitzeko eskubidea demokratizatzen du».

Halaber, Romerok adierazi du krisi soziekonomikoko egungo egoeran «lehentasuna eman zaiela jarduketa hauei, betetzeko herritarren eskubideak bermatzeko konpromisoa, ardura hori jarrita erabakien erdigunean», eta azpimarratu du Mugikortasuneko Departamentuak legegintzaldi honetan ildo horretan egin duen lana, «aurrerapenak lortu direlako deskontu gehigarrien politikan nahiz tarifen % 50eko beherapenarekin edo sistema sozial integralerako sarbiderik ez duten zaurgarrienei arreta emateko programa honekin».

Bestalde, María José Tellería Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak bere agerraldian azpimarratu duenez, «laguntza hauen helburua da pertsonengana iristea, batez ere jatorri atzerritarreko emakumeengana eta baliabiderik ez duten eta babes sozialeko sisteman sartzeko zailtasunak dituzten guraso bakarreko familiengana. Errefuxiatu eta migratzaile zaurgarrienek beren bizi proiektuak garatu ditzakete eta gure gizarteari ekarpena egin, mugitzeko askatasunari esker».

Aukera berdintasuna errazteko dirulaguntza bat

Dirulaguntzen hartzaileak dira Cáritas (10.400 euro), SOS Arrazakeria (7.000 euro), Zehar Errefuxiatuekin (7.600 euro) eta Gurutze Gorria (5.000 euro). Lau erakundeetako ordezkariak izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egindako prentsaurrekoan. Cáritasen aldetik, Carmen Alba izan da; Garazi Montuschi Mujika SOS Arrazakeriaren ordezkaritzan; Elena Luquín bertaratu da Gurutze Gorriaren ordezkari gisa eta Arantza Chacón Zehar Errefuxiatuaken izenean.

Proiektuan parte hartzen duten elkarteetako ordezkari guztiek azpimarratu dute laguntzak zer paper betetzen duen aurrera egiteko aukera berdintasunean eta bestela garraio publikoaren erabileraren eragin ekonomiko handiari aurre egin ezin izango liokeen biztanleriaren bizikidetzaren eta integrazioaren normalizazioan.

  

3379