Mugaz Gaindiko hirugarren Lankidetza Hitzarmena Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekin
Mugaz Gaindiko hirugarren Lankidetza Hitzarmena Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekin
Markel Olanok eta Jean-Jaques Lasserrek izenpetutako akordioak “bultzada berria” eta “arnas operatibo luzeagoa” emango dio bi erakundeon arteko elkarlanari
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur, 2020. urtea arte indarrean egongo dena. Baionan egindako ekitaldian, Markel Olano diputatu nagusiak eta Jean-Jaques Lasserre departamentuko presidenteak izenpetu dute akordioa. Bi erakundeon arteko elkarlanerako hirugarren hitzarmena da gaur gauzatutakoa -2005 eta 2010 bitartekoa izan zen aurrenekoa, eta 2011etik 2015era bigarrengoa, Olanok berak sinaturikoa-.
Bien harteko harremana “egonkortzat” eta “probetxuzkotzat” jo du diputatu nagusia. Hitzarmenari esker, honi “bultzada berri bat” eta “arnas operatibo luzeagoa” emango zaio, mugaz gaindiko lankidetza proiektu europarrak lehentasunezko eskumen jakinen arabera egituratzerakoan. Izan ere, 2016-2020 aldirako akordioa, txertatu egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua datozen urteetarako dituzten helburuak eta lehentasunak egituratzeko eta orientatzeko diseinatu dituzten plan estrategiko propioen barruan.
1632