Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro MUGI Sistemarekiko eta Gipuzkoako herritarren eskubideekiko konpromisoa aitortzen dio Romerok Espainiako Gobernuari, 2023an mugi tarifak garraio publikoan %50 jaisteko, gaur iragarritakoak, dirulaguntzekin tarifa ekonomiko eta sozialak ezartzeko

MUGI Sistemarekiko eta Gipuzkoako herritarren eskubideekiko konpromisoa aitortzen dio Romerok Espainiako Gobernuari, 2023an mugi tarifak garraio publikoan %50 jaisteko, gaur iragarritakoak, dirulaguntzekin tarifa ekonomiko eta sozialak ezartzeko

Rafaela Romerok, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren presidenteak, Espainiako Gobernuaren konpromiso eta koherentzia politikoa aitortu ditu, eguerdi honetan iragarritako garraio publikorako laguntzei eutsiko zaiela iragarri ondoren. Laguntza horien bidez, MUGI bezalako garraio-titulu multibiatuak %30era arte diruz lagunduko dira, 2023an tarifen %50erainoko beherapena manten dezaten

2022/12/27
Tarjeta MUGI

Pedro Sánchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak, gaur iragarri dituen garraio publikorako laguntzen esparruan, 2023rako tarifen %50erainoko beherapena mantentzen duten multibdaia-tituluetarako emango direnak, Gipuzkoako Garraio Agintaritza pozik agertu da eta errekonozimendua ere bai. Hori guztia, MUGI txartelak, Gipuzkoako garraio tituluak, gaur goizean Espainiako Gobernuak garraio publikoarentzat iragarritako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituelako.

Rafaela Romerok, Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren presidenteak, positibotzat jo du iragarpena, eta honako hau adierazi du: "Espainiako Gobernuak berriro ere konpromisoa hartu du Gipuzkoan krisi garai honetan ahulenak diren pertsonen eta kolektiboen eskubideekin". Pedro Sánchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak, gaur iragarri dituen dirulaguntza horiekin, Gipuzkoako herritarrek onurak jasoko dituzte, herritar asko asko jasaten ari diren egoera zailean, funtsezko produktuen prezioek, hala nola elikadurak edo garraio publikoak, kostu handia dutelako.

Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren presidenteak, Rafaela Romerok, nabarmendu duenez, Gipuzkoan garraio publikoan eskumena duten erakundeek – Udalek, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak – berretsia zuten erabakia, hau da, joan den asteartean, abenduaren 20an, egindako batzarrean txartelaren tarifen %50eko beherapena 2023 osoan mantentzeko erabakia, bai eta erakunde eskudun bakoitzaren baliabide ekonomikoekin %50eko beherapen horri aurre egitekoa ere. “Eskumenak egikaritzeko daude. Eta Udalek, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan eskumena badugu, herritarren aldeko politikak izateaz gain, deskontuen politika horiek bermatzeko baliabide ekonomikoak jarri behar ditugu. Aurrekoa esanda, aitortu behar dugu, Gipuzkoatik, Espainiako Gobernuak, eskumenik ez duen arren, pandemiaz geroztik Gipuzkoarekin eta garraio publikoarekin duen konpromisoa adierazi duela, MUGI sistemari, udalei eta garraioan eskumena duten gainerako erakundeei laguntzeko politika sorta oso batekin. Gipuzkoarekiko konpromiso-keinu bat da, eta nabarmendu behar da”.

Azken batean, mantendu egiten dira gaur egun MUGI txartela erabiltzen duten herritarrek garraio publikoa erabiltzean dituzten abantaila guztiak – tarifa ekonomiko eta sozial gisa –, eta % 50eko deskontua, MUGIk lehendik dituen onurei gehitzen zaien neurri bat izango da, hala nola, garraio-zerbitzuen arteko doako transbordoak edo kolektibo kalteberenek edo baliabide gutxien dituztenek jasotzen dituzten hobariak.


Tarifa berriak MUGIn 2023 osorako
% 50eko deskontuak aplikatzeari dagokionez (MUGIn daudenei gehitzen zaizkie), tarteak honela geratzen dira:

• Lehen bidaia tartea (1etik 20ra), % 48ko deskontu orokorrarekin, % 74raino zabaltzen da.
• Bigarren tartean (21etik 50era), deskontua % 58tik % 79ra igaro da.
• Azken tarteari dagokionez (51 bidaia edo gehiago), beherapenaren ehunekoa % 90etik % 95era igo da.

Adibidez, hiriko garraio publikoa 20 aldiz erabiltzen duten pertsonek 0,96 euroko batez besteko tarifa ordaindu beharrean 0,48 ordainduko dute, eta 20 bidaia baino gehiago egiten dituztenek 0,78 eurotik 0,39 eurora igaroko dira.


 

  

3122