Mugikortasun Departamentuak bidegorri zati berri bat inauguratu du Astigarragan
Mugikortasun Departamentuak bidegorri zati berri bat inauguratu du Astigarragan
Bidea oinezkoentzat eta bizikletentzat da, eta zonaldeko etxe eta sagardotegiei eta eraikiko den Zarkumendegiko industria alorrari sarrera ematen die.
Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatearekin batera, zabaldu du zatia, Astigarragako hirigunea Zarkumendegi futbol zelaiarekin lotzen duena. Bidea oinezkoentzat eta bizikletentzat da, eta zonaldeko etxe eta sagardotegiei eta eraikiko den Zarkumendegiko industria alorrari sarrera ematen die. Gainera, bidegorri osoko argiteria hobetu da, segurtasuna handitzearren.
Bidegorri zati hau lehena izan da inauguratzen 2017an, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Astigarragako Udalak sustatu dute, Astigarraga eta Oiartzun lotzen dituen ibilbidearen barruan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikleta Bideen Alorreko Lurralde Planaren barruan. Zatiak 1.275 metro ditu, eta 3 metro zabal da. Oinezkoak eta bizikletak ibili daitezke bertatik, eta Astigarragako hirigunetik Zarkumendegi futbol zelaiaren sarreraraino doa. Gainera, asmoa da Zarkumendegiko kirol erabiltzaileei bizikletan eta oinez joateko aukera ematea, eta zonaldeko etxebizitza eta sagardotegiei ere bai, baina eraikiko den Zarkumendegiko industria alorrari ere.
Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren hitzetan, "Aldundia lanean ari da mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta Gipuzkoako herritar guztiei bizikleta erabiltzeko aukerak errazteko, aisialdian ez ezik, eguneroko joan-etorrietan ere bai. Bidegorri zati berri hau zabaltzen dugun lehena da 2017an. Hainbat erabilera ditu bizikleta eta oinezkoentzat, kirol zonaldeetara joateko eta aisialdiko eta laneko zonaldeetara joateko; izan ere, hori da gure helburu nagusia, mugikortasun iraunkorra, eta bereziki bizikleta, eguneroko aukera bat izatea behar guztietarako". Garmendiak gogorarazi duenez, orobat, "2015etik, Mugikortasun Departamentuak 9 bidegorri zati zabaldu ditu".
Zati berria eraikitzearekin batera, argiteria jarri da bidegorri osoan, eta Zarkumendegiko eta Larraburu-Usategietako bidegurutzetako segurtasuna hobetu da; baita Hernani eta Astigarraga lotzen dituen errepiderako sarrerak ere. Obraren aurrekontua, 2015eko abendutik 2016ko abendura, 724.992,9 euro izan da; horietatik, % 67 Aldundiak jarri du, eta % 32 Udalak, bi administrazioek 2015ean sinatutako akordioari jarraikiz.
1832