Mugikortasunak «Gipuzkoako Bira» aurkeztu du bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko
Mugikortasunak «Gipuzkoako Bira» aurkeztu du bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak «Gipuzkoako Bira» aurkeztu du, lurraldeko bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko ekintza multzo bat. Ekintza horiek Gipuzkoa osoan burutuko dira ekainetik urrira bitartean, eta irudi berri bat izango dute: «Bizibideak, Gipuzkoako bizikleta bideen sarea».
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak «Gipuzkoako Bira» aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan, Gipuzkoako foru bidegorriak eta bizikleten eta oinezkoen mugikortasuna sustatzeko jarduketa multzo bat. Ekintza horrekin batera irudi berria aurkeztu da, «Bizibideak, Gipuzkoako bizikleta bideen sarea», zeinak helburu duen, alde batetik, balioan jartzea ingurune naturaletatik, hiri inguruneetatik eta hiriartekoetatik, igarotzen diren trazatuak, udalerriak lotzen dituztenak eta ibilbide seguruak eta osasungarriak eskaintzen dituztenak, eta, bestetik, indartzea herritarrek haien gainean duten iritzia.
«Bidegorriak eta bide berdeak Gipuzkoako baliabide kulturala, ondarezkoa, turistikoa- eta ekologiko -baliabideak ezezagunenetako bat dira, eta, hain zuzen ere, Gipuzkoa da, lurralderik txikiena izan arren, Euskadiko bizikleta bide zabalena duena. Gure sarea bizikleta eta oinezkoen mugikortasunaren aldeko urteetako apustuaren emaitza da, Gipuzkoako mugikortasun sistemaren ardatzetako bat», adierazi du Romerok. «Ibilbide erosoak dira, sinpleak eta irisgarritasun unibertsalekoak, garraio publikoarekin lotutakoak, eta altxor berezi eta bakar hori mantendu eta ezagutarazi egin behar dugu are jende gehiago egin dezan bat bizikleta bidezko eta oinezko mugikortasunarekin».
«Gipuzkoako Bira» ekintzak zazpi udalerritan egingo du geldialdia, ekainetik urrira bitartean, eta udalerri horietan karpa bat jarriko da 48 orduz (larunbatak eta igandeak). Horrela, bidegorri horietan antolatutako irteerak eskainiko dira, oinez edo bizikletaz, interesa duten herrietako elkarteekin. Gainera, bisitariek gure bide berdeei eta bidegorriei buruzko informazio zehatza aurkitu ahal izango dute, baita bizikleten mekanikako doako tailerretan eta bizikleten material birziklatua duten eskulanetan parte hartu ere.
Era berean, zenbait bizikleta mota ere izango dituzte eskuragarri, probak egin ahal izateko: bizikleta elektrikoak, hirikoak eta egokituak; bizikleta horien erabilera egokiaren berri emango zaie parte-hartzaileei.
Gipuzkoako Birak egutegi hau izango du:
Lasarte-Oria - Ekainak 25-26
Arrasate - Uztailak 2-3
Errenteria - Uztailak 9-10
Eibar - Irailak 17-18
Zumarraga - Irailak 24-25
Andoain - Urriak 1-2
Azpeitia - Urriak 8-9
Bere hitzaldian, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Gipuzkoa Bizikletaz bidegorrien webgune berriaren berri eman du. Orrialde horretan Gipuzkoak dituen bizikleta bideen 404 km-tan zehar egin daitezkeen ibilbide guztiak jasotzen dira eta, halaber, bide eta ibilbide guztiak hedatzeko espazio espezifiko bat dago. Gainera, ibilbide bakoitza mapa batean proiektatzeaz gain, 360º-ko ibilbide birtuala egiteko aukera ematen du, modu interaktiboan, eta bisitarientzako baliabide turistikoak eskaintzen ditu, ibilbide bakoitzeko Google Maps-erako lotura batekin.
«Oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna da legealdi honetarako mugikortasun estrategiaren ardatzetako bat. Mugikortasun mota hori garatzeko lan guztiak, kohesio sozialari eta jasangarritasun gakoei mesede egiteaz gain, osasunarekin lotutako alderdiei buruzko deribatu bat du, ahaztu ezin duguna», esan du Romerok, eta, halaber, trazatu horien garrantzia gogorarazi du, pertsonak konektatuz hirietan eta herrietan mugikortasun multimodala ahalbidetzen duten elementuak direlako.
3248