Mugikortasunak eta Lurralde Antolaketak osasun eta gizarte krisaldriari aurre egiteko aurrekontua aurkeztu du
Mugikortasunak eta Lurralde Antolaketak osasun eta gizarte krisaldriari aurre egiteko aurrekontua aurkeztu du
Mugikortasunak eta Lurralde Antolaketak osasun eta gizarte krisaldriari aurre egiteko aurrekontua aurkeztu du
Departamentuak 70,4 milioi euro izango ditu 2021. urtean. Aurreko ekitaldian baino 6,3 milioi euro gehiago, hau da, aurreko ekitaldian baino % 9.9 gehiago.
Gaur arratsaldean, Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak bere departamentuaren aurrekontuak aurkeztu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Aurtengo partida (70,4 milioi euro) aurreko ekitaldikoa baino % 9.9 handiagoa da, eta 2021erako planteatutako helburuak garatzeko aukera emango du. Helburu horietan, departamentuak garatzen duen jardueraren izaera inklusiboan, sozialean eta demokratikoan sakontzeko asmoa da azpimarragarria.
Banaketari dagokionez, Mugikortasuneko Zuzendaritzak 53.740.434 euro izango ditu, 2020an baino % 18,5 gehiago, eta Lurralde Antolaketako Zuzendaritzak, berriz, 8.862.343 euro, bere jarduketak hedatzen jarraitzeko, eta horien apustu nagusia Pasaiako portuaren biziberritze integrala da.
Mugikortasuna
Mugikortasunari dagokionez, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak COVID-19ak Lurraldebusen eragindako defizita estaliko du, bai eta aurreikusitako diru sarreren beherakada ere, zerbitzua baldintza berberetan ematen jarraituko dela ziurtatuz. Aurrekontu berriak, beraz, Gipuzkoan mugikortasunerako oinarrizko eskubidea bermatzen jarraitzea ahalbidetuko du, Gipuzkoako garraio publikoaren blindajeari esker, garraio publiko hori herritarrentzat eraginkortasun eta segurtasun baldintza onenetan eskaintzen jarraituko baitu
«Garraio publikoa zaintzea da nire lehentasun politiko saihestezina», adierazi du diputatuak bere hitzaldian. Horrela, iragarri denez, 2021ean estalita geratuko dira hiriarteko garraio publikoko sareko linea guztiak, eta egungo baldintzek eta eskariaren jaitsierak ez diete eragingo. Sareko zerbitzu mailak eta maiztasunak babestuko dira, eta, gainera, Lurraldebuseko langileen lan eskubideen babesa eta enpresa emakidadunen egonkortasuna bermatuko dira, beren baldintzei eutsiko baitzaiei.
Era berean, Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren barruan gehiengoaren adostasunetan parte hartzeak aukera emango du Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak proposatutako moduan, MUGI tarifen igoera saihesteko eta MUGI sistemaren barruko garraiobide arteko aldaketen doakotasuna bermatzeko, horri esker, herritarrek ez baitute koste gehigarririk ordaindu beharko.
«Aurrekontu horiek politika ulertzeko dugun moduaren isla dira, eta Gipuzkoako susperraldi ekonomikoa bultzatzen lagunduko digute, pandemiaren ondorio negatiboak arinduz eta, aldi berean, ongizate estatua indartzean oinarritutako hazkunde eredu berri bat ezartzeko bidean aurrera egiteko erronkari aurre eginez, pertsonak ardatz gisa hartuta, baina, batez ere, premia handiena duten pertsonengan pentsatuz», adierazi du Rafaela Romerok.
Era berean, foru bidegorrien sarea eraikitzeko inbertsio ahaleginari eutsiko zaio, aurrekontu murrizketak gorabehera, baliabide maila handia mantentzen baita: 6.266.121 euro, txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna bultzatzen jarraitzeko, eta gizarteak eta udalek eskatutako jarduketei aurre egiteko.
Zehazki, 2021ean amaituko da Donostia eta Lasarte-Oria lotzen dituen bidegorriaren zatia (Txikierdi II), Zestoa, Iraeta eta Narrondo (Zumaia) auzoak lotzen dituen Urolako bidegorriaren lanekin jarraituko da, eta Lezo-Donostia bidegorriaren bigarren fasean aurrera egingo da, azken zatiari helduz, Lezo eta Pasai Donibane artean.
Lurralde antolaketa
Guztira 8.862.343 euroko partidarekin, Lurralde Antolaketak aurrera egiten jarraituko du Pasaiako portuaren biziberritze integralean, zuzendaritzaren aurrekontu inbertsioaren % 40 hartuko baitu bere gain, bi lan ildo garatzeko: Hospitalilloko aparkalekua eraikitzea (horren prestaketa lanak ekitaldian egingo dira), eta Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalekin lankidetza instituzionala, hiri berritzea eta biziberritzea egiteko.
Ildo horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak azpimarratu duenez, «oso jarduera garrantzitsua da, pertsonengan zentratua, eskualdearen susperraldi ekonomiko eta sozialerako trakzioa emango duena, bertako herritarrekin zor historikoa dugulako».
Gainera, 550.000 euro bideratuko dira –iaz baino % 22 gehiago– Gipuzkoako hiri agenda abian jartzeko. Agenda hori 7.000 biztanletik beherako udalerriei hiri antolamendurako diru laguntzak emateko ildoekin batera jarriko da abian. 2021ean, udalerrientzako bi laguntza lerro berri ezarri dira: industrialki narriatutako eremuetan plangintza egiteko eta udalek hirigintza inklusiboko jarduketak garatzeko.
1618