Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamenduak egunero Urola Erditik Bizkaiako unibertsitate-campusetara doazen ikasle eta unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa finantziatuko du

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamenduak egunero Urola Erditik Bizkaiako unibertsitate-campusetara doazen ikasle eta unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa finantziatuko du

Azahara Dominguez diputatua Ziztu elkartea osatzen duten pertsonekin bildu da eta bere kompromisoa adierazi die egunero Urola Erditik Bizkaiako unibertsitate-campusetara doazen ikasle eta unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa diruz laguntzeko eta, ahal den neurrian, Mugiren baldintzetara berdintzeko

2024/01/03
Ziztu elkartearekin bilera

Ziztu elkartearekin bilera


Azahara Dominguez diputatua Ziztu elkartea osatzen duten pertsonekin bildu da. Batzar Nagusietan egin zuen modura, bere kompromisoa adierazi die egunero Urola Erditik Bizkaiako unibertsitate-campusetara doazen ikasle eta unibertsitateko langileak eramaten dituen autobusa finantzatzeko.

Diputatuak gogoratu duenez, erabilera bereziko garraioa da hau eta hauek ez dira Departamentuaren eskumenetan sartzen. Hala ere, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako sailak diruz lagunduko du zerbitzu hau.

"Ziztuk Urola Erdiko ikasle eta unibertsitateko langileek dituzten behar zehatzak ezagutzeko aukera emango digu bidaldiei, ibilgailu-kopuruari, ibilbideari, ordutegiei eta gainerako gaiei dagokionez. Elkarteak informazio hau helarazi ondoren, gure departamentuak, zerbitzu hori finantzatu eta, ahal den neurrian, Mugiren tarifa-baldintzekin berdindu ahal izango du», adierazi du diputatuak.

“Garraio publikoa Gipuzkoarren beharretara egokitzeko lan egiten dugu. Baita gure eskumenetik kanpo daudenean ere. Ez dugu inor atzean utzi nahi. Ezin da muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate-prestakuntzarako eta horregaitik, garraio publikoa eta eskuragarria sustatzeko lanean jarraituko dugu, bidezkoagoa den Gipuzkoa bat eraikitzeko”, bukatu du.

Ziztu elkarteak, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren compromisoa “oso positiboa” dela adierazi du. “Estrategikoa ikusten dugu garraiobide honen sustapena jasangarritasuneranzko eta lurraldearen garapenerako bidea jorratzeko”, hausnartu du elkarteak.

 

  

1538