Mugikortasuneko, Turismoko Eta Lurralde Antolaketako Departamentua Aiako alkatearekin bildu da erakundeen arteko lankidetza jorratzeko
Mugikortasuneko, Turismoko Eta Lurralde Antolaketako Departamentua Aiako alkatearekin bildu da erakundeen arteko lankidetza jorratzeko
Mugikortasuneko, Turismoko Eta Lurralde Antolaketako Departamentua Aiako alkatearekin bildu da erakundeen arteko lankidetza jorratzeko
Lehen topaketa honetan, Azahara Dominguez foru diputatuak eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak herrian mugikortasunaren arloan dauden beharrak eta inguruak duen potentzial turistikoa aztertu dira.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek eta Aiako alkate Jon Ander Azpirozek lehen bilera egin dute erakundeen arteko lankidetzan aurrera egiteko, eta udalerriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak jorratu dituzte.
Topaketa eraikitzailea izan da eta sintonia onean garatu da. Bertan, Azpirozek departamentuaren jarrera ona eskertu du, iazko Aiako jaietan, Lurraldebuseko zerbitzua indartzeagatik.
Lurraldebusek herrian eskaintzen duen zerbitzuan eta inguruko udalerriekin dituen loturetan aldaketa batzuk egiteko aukera aztertu da, batez ere Zarautz eta Oriorekin, herritarrek planteatzen dituzten beharretara hobeto egokitzeko.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak asteburuetan gaueko zerbitzua handitzeko aukera aztertuko du. Foru Aldundiaren zein Udalaren helburua da gazteek garraio publikoko zerbitzu bat izatea etxera modu seguruan itzul daitezen eta ibilgailu partikularraren erabilera murriztu dezaten.
Era berean, Udalak konpromisoa hartu du Sailari autobus-ordutegien eta geralekuen katalogoaren planteamendu berria helarazteko, zerbitzua inguruko bizilagunei hobeto egokitzeko.
Era berean, Udalak konpromisoa hartu du departamentuari autobus-ordutegien eta geralekuen katalogoaren planteamendu berria helarazteko, zerbitzua inguruko bizilagunei hobeto egokitzeko.
Promozio turistikoa
Halaber, topaketan, herriaren potentzial turistikoa aztertu da. Azpirozek esan duenez, gaur egun, Aia da nekazalturismo gehien dituen Gipuzkoako udalerria, eta, gainera, erakargarri turistiko ugari ditu, hala nola Pagoeta parke naturala, Agorregiko burdinola eta errotak eta Iturraran Lorategi Botanikoa, besteak beste. Bi erakundeek erakargarritasun horiek sustatzeko modua aztertuko dute, lurraldeko turismo-fluxuen banaketa orekatuagoan aurrera egiten jarraitzeko.
Helburu horrekin, Azahara Dominguez diputatua Urola Kostako eskualdean izango da laster, eta alkateekin eta eskualdeko turismo arduradunekin bilduko da.
1364