Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobus linea zuzena jarri du martxan Donostia eta Hondarribiko aireportuaren artean

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobus linea zuzena jarri du martxan Donostia eta Hondarribiko aireportuaren artean

Zerbitzu berri hori ostegun honetan, ekainaren 20an, hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da martxan, biak barne, eta bi geltoki izango ditu: Federico García Lorca eta aireportua.

2024/06/17
Donostia-Hondarribiko aeroportuara linea berria.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gipuzkoarrek, baina baita bisitatzen gaituzten turistek ere garraio publikoa erabil dezaten nahi dugu, eta helburu horrekin, linea berri hau martxan jartzen dugu, joan den udan Hondarribian E21 linearen erabiltzaileen artean izan ziren eragozpenak konpontzea ahalbidetuko duena. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik lanean jarraituko dugu egunero garraio publikoa hobetzeko eta herritarren beharretara egokitzeko. Izan ere, garraio publiko jasangarria, kalitatezkoa, erosoa, segurua eta lehiakorra eskainiz bakarrik lortuko dugu gero eta jende gehiago modu jasangarriagoan mugitzea, baita dagoeneko ditugun erabiltzaileak fidelizatzea ere".

Hondarribiko aireportuko erabiltzaile kopuru handiari erantzuteko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobus-zerbitzu zuzena jarriko du Donostia eta Hondarribiko aireportuaren artean. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Azahara Domínguezek astelehen honetan jakinarazi duenez, zerbitzu hori ekainaren 20tik (osteguna) irailaren 30era (astelehena) egongo da martxan, biak barne, eta bi geltoki izango ditu: Federico García Lorca, Donostian, eta aireportua bera.

Gauzak horrela, linea hau 7:05, 8:05, 9:05, 10:05, 11:05, 12:05, 15:50, 16:50, 17:50, 18:50 eta 19:50ean irtengo da Donostiatik, eta aireportutik, berriz, 7:35, 8:35, 9:35, 10:35, 11:35, 12:35, 16:20, 17:20, 18:20, 19:20 eta 20:20an.

Gainera, zerbitzu hori martxan jartzean, E21 (Aeropuerto-Hondarribia-Donostia) enpresak aireportuan sartzeari utziko dio, 21:45etako espedizioa izan ezik.

Lurraldebuseko gainerako zerbitzuetan bezala, ordainketa autobusean bertan egin ahal izango da, eskudiruaren edo MUGI txartelaren bidez. 

"Gipuzkoarrek, baina baita bisitatzen gaituzten turistek ere, garraio publikoa erabiltzea nahi dugu, eta helburu horrekin, linea berri hau martxan jartzen dugu, joan den udan Hondarribian E21 linearen erabiltzaileen artean izan ziren eragozpenak konpontzea ahalbidetuko duena", nabarmendu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak. "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik lanean jarraituko dugu egunero garraio publikoa hobetzeko eta herritarren beharretara egokitzeko. Izan ere, garraio publiko jasangarri, kalitatezko, eroso, seguru eta lehiakor baten bidez lortuko dugu, gero eta jende gehiago modu jasangarriagoan mugitzea ez ezik, dagoeneko ditugun erabiltzaileak fidelizatzea ere ", amaitu du.

Ordu erdiro Loiura eta Mugi tarifarekin
Era berean, diputatuak gogorarazi du uztailaren 20tik irailaren 30era bitartean Lurraldebus zerbitzua egongo dela Donostia eta Loiu artean, kasu honetan, 30 minuturo. Zerbitzu hori Mugi sisteman sartuta dago martxoaren erdialdetik.

  

1125