Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Errenteria ezagutzeko gonbidapena egin du, asteazken honetan escape street batean parte hartuz
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Errenteria ezagutzeko gonbidapena egin du, asteazken honetan escape street batean parte hartuz
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Errenteria ezagutzeko gonbidapena egin du, asteazken honetan escape street batean parte hartuz
Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Ordizian arrakasta handia izan du ekimen honek eta hainbat saiotan plazak agortu egin dira. Azkenekoa Errenterian izango da asteazken honetan.
Isaac Palencia eta Azahara Domínguez
Azahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak Gipuzkoa ezagutzera gonbidatu ditu herritarrak, Gabonetako jaiak direla-eta lurraldeko bost udalerritan antolatu diren Escape Street-etan parte hartuz.
"Egin ihes Gipuzkoan zehar" lelopean, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bost escape street asmatu ditu. Doako jarduera hori ohiko escape rooms delakoen antzekoa da, eta, pista-joko baten bidez, parte-hartzaileak udalerri bakoitzean barrena ibiliko dira eta bertako historia hobeto ezagutuko dute. Ekimen honek arrakasta izan du Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Ordizian, non hainbat saioetan plazak agortu egin dira. Ostegun honetan (urtarrilak 4) Errenterian emango zaio itxiera.
Bi saio egongo dira: 17:00etatik 18:00etara eta 18:30etik 19:30era. Parte hartu nahi izanez gero, www.gipuzkoaturismoa.eus webgunean eman behar da izena.
"Familiak, koadrilak, scape room-ak maite dituztenak... denbora-tarte dibertigarri bat igaro nahi duen pertsona oro gonbidatuta dago jarduera honetan parte hartzera", azpimarratu du diputatuak. Azaldu duenez, taldeka egingo den jolasak aukera emango du "ospatzen den udalerri bakoitzaren historian eta kondairetan sakontzeko".
"Jai hauek gipuzkoarrok Gipuzkoa ezagutzeko aitzaki ezinhobeta direla pentsatzen dugu eta herritarrek ere horrela ulertu izana ospatzen dugu. Jendeak erantzun bikaina eman dio kanpaina honi, eta horren erakusgarri da saioetako askoetako plazak agortu egin direla. Gipuzkoarrok oporrak kanpora ateratzeko aprobetxatzeaz gain, gure lurraldearen, kulturaren eta tradizioaren xarma turistikoez gozatu nahi dugu. Eta horixe zen, hain zuzen ere, kanpaina honekin bilatzen genuena: turismo-fluxuak Gipuzkoako eskualdeetan modu orekatuagoan banatzea, turismo-industriak gipuzkoarrekin duen bizikidetza hobea izan dadin”, azpimarratu du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Isaac Palencia Gazteria zuzendariak adierazi duenez, "horrelako jarduerek gure udalerrietako kultura-sarea indartzeaz gain, gazteek gure ondareaz jabetu eta honen sustapenean parte hartzeko aukera ematen digute". "Gazteak esploratzera, ingurunearekin konektatzera eta urteko sasoi guztietan turismoa loratzen laguntzera inspiratu nahi ditugu", amaitu du.
1234