Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoari buruzko hausnarketa bat sustatuko dute
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoari buruzko hausnarketa bat sustatuko dute
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoari buruzko hausnarketa bat sustatuko dute
Urte honetan zehar lau jardunaldi egingo dira. Bertan, zenbait gai izango dituzte aztergai, hala nola hiriaren irudia fatxaden bitarteaz, kasu historikoak, San Bartolomeko kasua eta baserria espazio-unitate gisa.
Azahara Domínguez diputatuak EHAEOko presidenta Juana Otxoa-Errarte eta zuzendaritza batzordeko kideekin.
Jardunaldiak maiatzaren 9an izango dira Donostian, ekainaren 6an Oñatin, urriaren 10ean Donostian eta azaroaren 28an Tolosan.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "jardunaldi horiek eta horietatik ateratzen diren ondorioek aukera emango digute Gipuzkoako lurralde antolamendua orekatuago eta kohesionatuago bat izateko".
Juana Otxoa-Errarte, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko lehendakaria Gipuzkoan: “Gipuzkoan gertatzen ari zen, eta oraindik ere gertatzen ari den, eraldatze-prozesuaren aurrean, 2022. urtearen amaieran, jardunaldiak antolatzeko beharra ikusi genuen, herri eta hirien lurralde-paisaiari eta hiri-irudiaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko; alderdi horiek bereziki eragiten eta interesatzen baizaizkie herritarrei. Arkitektook ekarpen handia egin dezakegu eztabaida horretan”
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan (-), herrialdeari buruzko azterlanaren eta ezagutza sorkuntzaren inguruko hausnarketa sustatuko dute.
Horretarako lau gogoeta-jardunaldi antolatuko dira hiri-sare finkatuari eta gure lurraldearen erresilientziari buruz, hazkunde jasangarri eta inklusibo baten bila, paisaiaren gaineko eraginei eta lurraldearen hiri-irudiari begira. Zehazki, gai hauei helduko zaie: hiriaren irudia fatxaden bitarteaz, kasu historikoak, San Bartolomeko kasua eta baserria espazio-unitate gisa. Lehenengo hitzaldia ostegunean izango da, maiatzak 9, Donostian; hurrengoa ekainaren 6an, Oñatin; urriaren 10ean, Donostian; eta azaroaren 28an, Tolosaldean. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azaldu duenez, "hitzaldi bakoitza hautatutako gaietan sakontzen arituko da, Gipuzkoako lurraldearen plangintza eta antolamendua berrikusteko prozesuari zenbait ondorio eta ekarpen ateratzeko, lurralde-paisaiari eta hiri-irudiari buruzko gogoeta eta eztabaida sortzeko asmoz". "Jardunaldi hauek eta horietatik ateratzen diren ondorioek aukera emango digute lurralde-antolamendu orekatuago eta kohesionatuago bat egiteko", amaitu du diputatuak. Azaldu duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren eta EHAEOren arteko harremanaren ondorioz, azken urteotan hainbat gai landu dira, hala nola etxebizitza, pandemiek eta klima-aldaketak hiri-sarean dute eragina, hiria eta zaintzak, edo Gipuzkoako lurralde- eta hiri-eredua.
Bestalde, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOko lehendakariak azaldu du nola sortu zen ekimen hau antolatzeko ideia: “Gipuzkoan gertatzen ari zen, eta oraindik ere gertatzen ari den, eraldatze-prozesuaren aurrean, 2022. urtearen amaieran, jardunaldiak antolatzeko beharra ikusi genuen, herri eta hirien lurralde-paisaiari eta hiri-irudiaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko; alderdi horiek bereziki eragiten eta interesatzen baizaizkie herritarrei”. Horretarako, aurkeztutako gaietan hainbat eragile aditu inplikatu dira, ideiak eta alternatibak proposatzeko eta lurralde osoaren hobekuntza soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa sustatuko duen adostasuna lortzeko. “Arkitektook ekarpen handia egin dezakegu eztabaida horretan”, gaineratu du.
Iñigo Peñalbak, Gipuzkoako EHAEOko Zuzendaritza Batzordeko kideak, aurreko bost jardunaldietan landu ziren gaiak eta ondorio nagusiak azaldu ditu azaldu ditu labur-labur: Ondarearen kudeaketa, bizitegi-garapen berriak, hiri-berroneratzea, landa-garapena eta mugikortasun jasangarria izan ziren aurreko eztabaiden ardatzak, eta guztira, 300 pertsonatik gora parte hartu zuten.
Azkenik, Oihana Santolaria Gipuzkoako EHAEOeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, 2024ko programaren berri eman du, ostegun honetan bertan hasiko dena. Fatxaden birgaitzea eta hiri-paisaia eraldaketa izenburupean, Maialen Sagarna, Manu Atristain eta Izaskun Recarte adituek hartuko dute parte lehen jardunaldian. Hitzaldien ondoren, Iñigo Lizundia arkitektoak moderatutako eztabaida egingo da. Jardunaldia EHUko Arkitektura Eskolako Batzar Aretoan izango da, 18:00etatik aurrera. Parte-hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian: www.coavnss.org.
1951