Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Lana eta Enpleguko sailarekin batera, jardunaldi bat antolatu du turismo-industriak Gipuzkoan kalitatezko enplegua sortzeko dituen erronkei heltzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Lana eta Enpleguko sailarekin batera, jardunaldi bat antolatu du turismo-industriak Gipuzkoan kalitatezko enplegua sortzeko dituen erronkei heltzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Lana eta Enpleguko sailarekin batera, jardunaldi bat antolatu du turismo-industriak Gipuzkoan kalitatezko enplegua sortzeko dituen erronkei heltzeko
Martxoaren 13an izango da, Donostian, eta Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua izango da bertan, baita sektoreko ordezkariak, lurraldeko prestakuntza-zentroak eta sindikatuak ere.
Enplegu eta turismo jardunaldia.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Turismoa goraka doan industria da Gipuzkoan. 2023. urtea errekor historikoarekin itxi dugu bidaiariei dagokienez, 1,5 milioi sarrera eta 3,3 milioi ostatu-gau. Horrek guztiak aberastasuna dakar Gipuzkoarentzat. Gaur egun, turismoa lurraldeko BPGaren % 7,1 da, eta iaz 60.000 lanpostu sortu ziren turismoaren inguruan, horietatik ia 20.000 mugagabeak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua garen aldetik, une historiko honi heltzeko erronka dugu, eta, horretarako, lankidetza aktiboa bultzatu behar dugu erakundeen, turismo-industriaren, tokiko komunitateen eta turisten beraien artean. Kalitatezko turismoa bilatzen dugu, jasangarria, inplikatutako guztientzat onuragarria eta gure baliabide natural eta kulturalak errespetatzen dituena. Eta, gainera, Gipuzkoan kalitatezko enplegu-iturri duina izaten lagunduko duena".
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Lehendakariordetzarekin batera, jardunaldi bat egingo du, turismoaren sektorean enpleguak dituen erronkak aztertzeko. Hitzordua martxoaren 13an izango da, Donostian, eta bertan bilduko dira erakundeetako eta turismo-industriako ordezkariak, baita prestakuntza-zentroak eta sindikatuak ere.
Jardunaldia Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak eta Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak inauguratuko dute.
Era berean, Federico Muñizek, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) ordezkariak, Espainiako turismo-sektoreko enpleguaren egoerari buruzko balorazioa egingo du, baita dauden joerei buruzkoa ere.
Amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da, eta, bertan, sektoreko eta prestakuntza-zentroetako ordezkariek turismo-industriak Gipuzkoan kalitatezko enplegua sortzeko dituen erronka nagusiei helduko diete.
"Turismoa goraka doan industria da Gipuzkoan. 2023. urtea errekor historikoarekin itxi dugu bidaiariei dagokienez, 1,5 milioi sarrera eta 3,3 milioi ostatu-gau. Horrek guztiak aberastasuna dakar Gipuzkoarentzat. Gaur egun, turismoa lurraldeko BPGaren % 7,1 da, eta iaz 60.000 lanpostu sortu ziren turismoaren inguruan, horietatik ia 20.000 mugagabeak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua garen aldetik, une historiko honi heltzeko erronka dugu, eta, horretarako, lankidetza aktiboa bultzatu behar dugu erakundeen, turismo-industriaren, tokiko komunitateen eta turisten beraien artean. Kalitatezko turismoa bilatzen dugu, jasangarria, inplikatutako guztientzat onuragarria eta gure baliabide natural eta kulturalak errespetatzen dituena. Eta, gainera, Gipuzkoan kalitatezko enplegu-iturri duina izaten lagunduko duena", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.
1312