Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoara etorri diren Chernobileko haurren mugikortasunerako laguntzak emango ditu du, Mugi txartelak banatuz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoara etorri diren Chernobileko haurren mugikortasunerako laguntzak emango ditu du, Mugi txartelak banatuz

Azahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, 53 Mugi txartel anonimo eman dizkie Chernobilko lagunak eta Chernobil elkarteei, bakoitza 5 eurorekin kargatuta

Chernobil Ekartea eta Chernobileko Lagunak elkarteko kideak, Azahara Domínguez diputatuarekin

​​​​​​

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Chernobileko lagunak eta Chernobil Elkarteekin duen konpromisoa berretsi du eta elkarteari 53 Mugi txartel anonimo eman dizkio, bakoitza bost eurokoa, Gipuzkoan uda igarotzera Ukrainatik etorri diren adingabeen garraio gastuei aurre egiten laguntzeko.
Azahara Domínguez diputatu eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteordea adingabeekin eta haien familiekin elkartu da ostiral honetan. Ciudad de San Sebastian itsasontzian txangoa egin dute, eta aukera izandu adingabe horien egoera bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, elkarte eta familiei eskerrak eman dizkie haur hauek gure artean hilabete batzuetan bakeaz gozatzeko egiten duten lan izugarriagatik.   
Domínguezek azaldu duenez, bere departamentua, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, 2013tik ari da elkarteari laguntzen, Mugi txartel horiek banatuz. Txartel horien kopurua elkarteak dituen beharren araberakoa izan ohi da. Horrela, uda honetan, elkarteek 53 Mugi txartel anonimo jasoko ditu guztira: 50, haurrentzat, eta, hiru, elkarteko begiraleentzat. Gipuzkoako egonaldia amaitzean, elkarteek GGLAri itzuliko dizkiete txartelak.
"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan konpromiso irmoa dugu garraio publikoa bultzatzeko eta kolektibo zaurgarrienen artean garraio horren erabilera errazteko. Gure ustez, harrera familiei garraio publikoa erabiltzeko egiten duten gastuari aurre egiten lagundu behar diegu, eta Mugi txartel anonimo horiek banatuz, Mugi sistemaren abantailen eta deskontuen sistema osoaz baliatzeko aukera ematen diegu haur horiei. Horrela, Gipuzkoan dauden bitartean, gizarte babeseko sistematik kanpo dauden horiek mugikortasun jasangarria izan dezaten laguntzen dugu, eta mugikortasunerako eskubidea demokratizatzen dugu", adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Marian Izagirre, Chernobil Elkarteko presidenteak nabarmendu du: "Txartel horiek harrerako familientzako oso lagungarri dira, ahalegin handia egiten baitute haur horiei etxeko ateak irekitzean. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuari. Elkarte gisa, jasangarritasunaren eta adingabe horiek beren ingurunean integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eta balio horiek koherenteak dira Mugi txartelaren erabilerarekin”.

  

3887