Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak #HainEnbaxadoreak kanpaina turistikoa aurkeztu du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak #HainEnbaxadoreak kanpaina turistikoa aurkeztu du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak #HainEnbaxadoreak kanpaina turistikoa aurkeztu du
Kanpaina turistiko hau Gipuzkoako turismo-gida berriak barne hartzen dituen zazpi plan pertsonalizatuak babesteko eta bultzatzeko diseinatuta dago. Horretarako, zazpi instagramerrek irailera arte euren sare sozialetan eta Gipuzkoa Turismoko Instagrameko kontuan hainbat proposamen argitaratuko dituzte bisitariek eta gipuzkoarrek uda honetan egin ahal izateko.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Gipuzkoak hamaika altxor ditu gozatzeko. Bisitariek gure lurraldean murgiltzeko, nor garen, nondik gatozen, gure kultura, gure tradizioak, gure ingurunea eta gure jendea ezagutzeko aukera emango dieten esperientzia murgiltzaileez gozatu ahal izatea nahi dugu. Hori guztia jasangarritasunarekin eta bikaintasunaren ikuspegitik. Zazpi enbaxadore hauek gure lurraldeak ezkutatzen duen guztia erakusteko aliatu ezin hobeak izan daitezkeela uste dugu. Turismo-jarduera deslokalizatuz eta bisitari-fluxuak eskualde guztietan banatuz bakarrik lortuko dugu turismo-jarduera jasangarria izateaz gain, sortzen duen aberastasuna modu orekatuagoan eta bidezkoagoan banatzea, familia gehiagorengana iritsiz”.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak #HainEnbaxadoreak kanpaina turistikoa aurkeztu du asteazken honetan. Proposamen horretan, zazpi eduki-sortzailek hainbat plan egingo dituzte udako hilabeteetan. Plan horiek Gipuzkoako turismo-gida berriarekin batera aurkeztu berri diren zazpi plan-gidekin lerrokatuta egongo dira. Horrela, uda honetan gure lurraldeak eskaintzen dituen aukera ugariak eskainiko dizkiete bisitari eta gipuzkoarrei.
#HainEnbaxadoreak asteazken honetan aurkeztu da Donostiako ZMare-n egin den ekitaldi batean. Bertan izan dira Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Eloísa Patat eduki-sortzailea, Idoia eta Susana "Sisters and the City" ren sortzaile diren ahizpa donostiarrak, Marta eta Javi "@conunpardemaletas" kontuaren egileak, Iñaki Ibaibarriaga "Guk Green" en eduki-sortzailea, Nakor Markez "El Conquistador del fin del mundo" telebista-programan parte hartzeagatik ezaguna den abenturazalea, Jon Fernández Gazteako komunikatzailea eta Miryam Tejada Instagram-eko "@adondequiera" kontuaren egilea.
Enbaxadore hauek, irailera arte, hainbat bideo eta argazki zabalduko dituzte eu-ren sare sozialetako profiletan eta Instagrameko Gipuzkoa Turismoko kontuan egiten dituzten planei buruz.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, kanpainaren helburua zazpi pertsona horien bitartez Gipuzkoak Donostiatik haratago eskaintzen duen eskaintza turistiko izugarria jakinaraztea da. "Gipuzkoak hamaika altxor ditu gozatzeko. Bisitariek gure lurraldean murgiltzeko, nor garen, nondik gatozen, gure kultura, gure tradizioak, gure ingurunea eta gure jendea ezagutzeko aukera emango dieten esperientzia murgiltzaileez gozatu ahal izatea nahi dugu. Hori guztia jasangarritasunarekin eta bikaintasunaren ikuspegitik. Zazpi enbaxadore hauek gure lurraldeak ezku-tatzen duen guztia erakusteko aliatu ezin hobeak izan daitezkeela uste dugu", nabarmendu du Azahara Dominguezek. Diputatuak gogorarazi du gaur egun turismo-industria lurraldeko BPGaren % 7,1 dela, eta azpimarratu du garrantzit-sua dela turismo-fluxuak banatzea; izan ere, "modu bakarra da turismo-jarduera iraunkorra izateko, baita sortzen duen aberastasuna modu orekatuagoan eta bidezkoagoan banatzeko ere, familia gehiagorengana iritsiz".
Zazpi enbaxadore zazpi planentzat
Hain naturala atala Iñaki Ibaibarriagak gidatuko du, Guk Green-en bidez, Eus-kal Herriari buruzko edukia modu dibertigarri eta atseginean sortzen duen gas-teiztarra. Uda honetan, 100.000 jarraitzaileri baino gehiagori natura-planak hela-raziko dizkie, eta horretarako gure lurraldeko parke naturalak eta beste gune babestu batzuk bisitatuko ditu.
Martak eta Javik, mundu osoan zehar bidaiatzen duen eta Instagrameko bere kontuan (@conunpardemaletas) 29.000 jarraitzaile baino gehiagori erakusten dien Irungo bikoteak, gure aisialdi guneetako magia erakutsiko dute eta Hain lasaia atalak planteatzen dituen mendi-ibilaldiei eta txokoei zukua aterako diete.
Nakor Markez, "El Conquistador del fin del mundo" saioko abenturazalea, izango da Hain Abentura planak hurbilduko dizkiguna. Gure mendien tontorretatik hasi eta gure uren sakoneraraino, Gipuzkoak turismo aktiboko jarduera eskaintza zabala biltzen du abenturazaleentzat.
Familiek ere beren proposamen pertsonalizatuak dituzte Gipuzkoan. Horretara-ko, Hain familiarra atalean, Eloisa Patat, Donostian bizi den, 29.000 jarraitzaile baino gehiago dituen eta bi neskatoren ama den argentinarra iznago da ardura-duna. Berak hurbilduko dizkigu adin guztietarako diseinatutako planik eta espe-rientziarik dibertsifikatuenak eta hezitzaileenak.
Miryam Tejada, eduki-sortzaile eta "@adondequiera" kontuaren egileak, mundu-ko hainbat herrialde eta lekutan bizitako istorioak kontatzen ditu. Eibartar honek industria-gune enblematiko, artisau-tailer eta museoetarako planak proposatuko ditu, gure industriaren bilakaera tradizioa eta modernitatea uztartuz erakusten dutenak, Hain industriala sailan jasotzen den moduan.
Gipuzkoa gastronomiaren sinonimoa da, eta, Hain zaporetsuak egiten duen moduan, "Sisters and the City" Instagrameko profilean 84.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten Susana eta Idoia ahizpa donostiarrek, mokadu bakoitzaren plazera betetzera gonbidatuko gaituzte, ehun urteko tradizioz, emozio biziz eta gure lurraren esentzia islatzen duten benetako esperientziez betetako sukalda-ritza-bidaia batean murgiltzen gaituzten bitartean.
Azkenik, Jon Fernández Gazteako komunikatzaile eta eduki-sortzaileak udari ihes egiten ez uztera eta Hain kostakoa ataleko plan guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzera animatuko gaitu. Kostaldeko 86 kilometroak egingo ditu, eta, ber-tan, kokagune paregabeak eta gustu guztietarako hondartzak aurkituko ditu, bai-ta jendearen eskura dauden zerbitzu guztiak ere.
1752