Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak jakinarazi du Avanzako flotak 21 ibilgailu berri izango dituela

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak jakinarazi du Avanzako flotak 21 ibilgailu berri izango dituela

Azahara Dominguez diputatuak agerraldia egin du Mugikortasun batzordean, berak hala eskatuta, Avanza kontzesionarioarekin lotutako gaietan egungo aurrerapenak azaltzeko

2024/01/22
Azahara Domínguez Batzar Nagusietan

Azahara Domínguez Batzar Nagusietan


Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatua: “Inzidentziak nabarmen jeitsi dira. Lurraldebusen telefono bidezko arreta-zerbitzua hilean batez beste 50 dei jasotzetik 20 jasotzera igaro dela; % 60 gutxiago”.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatua: "Mantentze prebentiboko eta zuzentzaileko planak betetzeko eta gorabeherak ahalik eta lasterren konpontzeko emakidadunari eskatu zaizkion jarduketek ia 400.000 euroko kostua ekarri diote Avanza enpresari urritik abendura bitartean", adierazi du diputatuak.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Batzar Nagusietako Mugikortasun Batzordean agertu da astelehen honetan, berak hala eskatuta. Bertan azaldu ditu bere departamentuak azken hilabeteetan Avanzari buruz egin dituen kontrol- eta jarraipen-jarduerak.

​​​​​​​​​​​​​​Diputatuak Mugikortasuneko Zuzendaritzak joan den irailetik aplikatu dituen prozedurak zehaztu ditu, erregistratutako gorabehera ugari eragin baitituzte. Zehazki, hiru errekerimendu egin dira garraio publikoko zerbitzua ematen duten ibilgailuen egoerari buruz, eta zenbait jarduketa egin dira flota hobetzeko eta berritzeko. Azken horien artean daude Irizar enpresari enkargatutako zazpi ibilgailu berri eta flota berritzeko beste 14, guztira 21 autobus berri. eta Donostiako 27. industrialdeko tailerreko langileak ugaritzea. Azken horrek 14 mekanikari ditu jada, hasieran emakidan aurreikusitakoak baino bederatzi gehiago, eta azken hiru hilabeteetan prebentziozko 213 mantentze-lan egitea ahalbidetu du horrek. Gainera, enpresari idatziz agindu zaio ibilgailuren balio-bizitza ez luzatzeko; hamaika ibilgailu berri erosteko baimena eman da 2024rako, bai eta emakida handitzeko ere, 8,82 urteko beste hiru ibilgailurekin. Hala jakinarazi du Azahara Domínguezek.

Era berean, zehaztu du urritik abendura bitartean sei ikuskapen egin direla Donostiako, Bilboko eta Gasteizko geltokietan, bai eta Zarauzko geralekuan, Loiuko aireportuan eta Arrasateko garajean ere, eta guztira bost zehapen jarri direla.

"Mantentze prebentiboko eta zuzentzaileko planak betetzeko eta gorabeherak ahalik eta lasterren konpontzeko emakidadunari eskatu zaizkion jarduketek ia 400.000 euroko kostua ekarri diote Avanza enpresari urritik abendura bitartean", adierazi du diputatuak.

Gorabeheren beherakada nabarmena

Azahara Domínguezek adierazi duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak «erabiltzaileek zein gidariek zerbitzuaren inguruan jakinarazten dituzten gorabeheren jarraipena egiten du ia denbora errealean». Horri dagokionez, azaldu du Lurraldebusen telefono bidezko arreta-zerbitzua hilean batez beste 50 dei jasotzetik 20 jasotzera igaro dela; % 60 gutxiago, alegia.

Era berean, adierazi du ikuskapen-zerbitzuak jasotako 386 erreklamazioetatik 36k (% 9) soilik zutela zerikusia ibilgailuen egoerarekin eta matxurekin.

Ildo horretan, gogorarazi du kexarik errepikatuenetako bat Loiuko aireportuan txartelak erosteko arazoekin lotutakoa dela, eta abenduaren hasieran aurrez aurreko arreta-zerbitzu bat jarri dela abian, bertan egongo dena autobusetan balidatzeko makinak aldatzeko prozesua amaitu arte eta autobusak ordaintzeko metodo guztiak onartzera igarotzen diren arte.

Eta gidariek adierazitako gorabeherei dagokienez, azaldu du azken hiru hilabeteetan jasotakoen % 92 artatu direla.

«Jarraipena etengabea eta jarraitua da jardun dezakegun fronte guztietan, eta horrela jarraituko dugu, niretzat lehentasun nagusia baita zerbitzu hori, Gipuzkoan ematen diren garraio publikoko gainerako zerbitzuak bezala, eskatzen diren segurtasun- eta kalitate-parametroetan eskaintzea», azpimarratu du Azahara Domínguezek.

  

1341