Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek Enrique Ponteren ‘La construcción de la ciudad y del territorio. Gipuzkoa 1976-2010’ liburua aurkeztu du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek Enrique Ponteren ‘La construcción de la ciudad y del territorio. Gipuzkoa 1976-2010’ liburua aurkeztu du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek Enrique Ponteren ‘La construcción de la ciudad y del territorio. Gipuzkoa 1976-2010’ liburua aurkeztu du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jardunaldi bat antolatu du idazlearekin, azken hamarkadetan gure lurraldearen oinarri izan den hirigintza-ereduari buruzko gogoeta egiteko.
Azahara Domínguez diputatua Enrique Ponteren liburuaren aurkezpenean
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek " La construcción de la ciudad y del territorio. Gipuzkoa 1976-2010", Enrique Ponte arkitekto ospetsuaren liburua aurkeztu du ostiral honetan ‘La construcción de la ciudad: Gipuzkoa 1940-1976’ doktore-tesia ekarri zuen ikerketari jarraipena ematen dion lana.
Aurkezpenean diputatuak azaldu duenez, lan honek "egileak aurreko liburukian hasitako ikerketa osatzen du, eta diktaduraren amaieratik gaur egun arte Gipuzkoak izan duen eraldaketa erakusten digu". "Aurrekoa bezalako obra historikoa da, Gipuzkoan bizi garen hirien eta herrien lurraldea eta, beraz, izateko arrazoia aztertzeko eta ulertzeko aukera ematen diguna", adierazi du.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak gogorarazi duenez, diktadurak garapen ekonomiko eta urbanoa eragin zuen Espainian, "hirigintzako gutxieneko arauak betetzetik salbuetsita. Trantsizio politikoak auzo-mugimendua piztu zuen, bizitzeko moduko espazioak eta auzoak aldarrikatuz. Aldaketa politikoarekin, botere publikoak garaiarekin bat zetorren hirigintza-legeriaren oinarriak ezartzen hasi ziren. Euskadiko Autonomia Estatutuak ahalbidetu zuen Eusko Jaurlaritza, José Miguel Martín Herrera sailburuaren eskutik, lurralde-plangintzaren abangoardian kokatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko 4/1990 Legea argitaratu zenean. Hortik aurrera, lurraldearen antolamenduak eta hirigintzak plangintza ordenatu bati erantzun diote ".
“Lurralde-antolamenduari buruzko erabakiak hartu behar ditugun pertsona guztientzat, oso garrantzitsua da espazioa ulertzea. Hori ulertuta, pertsonengan, lurralde-orekan eta kohesioan, gizarteratzean eta gizarte- eta genero-berdintasunean oinarritutako lurralde bat planifika dezakegu, espekulazio-gune hutsetik urrun. Testuinguru horretan, datozen urteetan Gipuzkoari buruzko ezagutza sortzen jarraituko dugu. Ezagutza horrek gure lurraldea ulertzeko eta maitatzeko balioko digu, bai orain erantzukizunak edo kezka intelektualak ditugunoi, bai etorkizuneko belaunaldiei”, bukatu du Azahara Domínguezek.
3387