Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Irungo Emakumeen Etxea elkarteko ordezkariekin bildu da Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako protokoloan aurrera egiteko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Irungo Emakumeen Etxea elkarteko ordezkariekin bildu da Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako protokoloan aurrera egiteko

Lurraldebuseko autobusetan indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa abian jartzeko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den kontaktuen esparruan egin da topaketa. Honen helburua da emakume horiek eremu guztietan, baita Garraio publikoan ere, benetako berdintasuna lortzeko borrokan duten ikuspegia eta esperientzia txertatzea da

2024/09/17
Azahara Domínguez diputatua Irungo Emakumeen Etxea elkarteko ordezkariekin bildu da

Azahara Domínguez diputatua Irungo Emakumeen Etxea elkarteko ordezkariekin bildu da


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Irungo Emakumeen Etxea elkarteko ordezkariekin bildu da gaur goizean. Lurraldebuseko autobusetan indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa abian jartzeko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den kontaktuen esparruan egin da topaketa. Honen helburua da emakume horiek eremu guztietan, baita Garraio publikoan ere, benetako berdintasuna lortzeko borrokan duten ikuspegia eta esperientzia txertatzea da.“Garraio publikoko segurtasunik ezak, erasoek eta sexu-jazarpenak gure eskubideak urratzeaz gain, garraio-modu horiek modu libre eta seguruan erabiltzeko dugun gaitasuna mugatzen dute, emakumeek bizitza publikoan duten parte-hartzean zuzenean eraginez. Garraio publikoa emakumeentzako gune seguru bihurtzeko lan egiten dugu, eta, horretarako, hainbat taldeekin biltzen gara protokolo integral eta proaktibo bat lortzeko. Honek, prebenitzen ez ezik, indarkeria-egoera horiek gertatzen direnean jarduteko tresnak eskainiko dizkigu. Gainerako erakundeekin, emakumeen kolektiboekin, langileekin eta erabiltzaileekin batera lan egin behar dugu, garraio publikoa zerbitzu jasangarria, erosoa, irisgarria, lehiakorra eta emakumeentzat segurua izan dadin”, nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak. 

Indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa Lurraldebusen
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hilabete batzuk daramatza indarkeria matxisten aurkako Lurraldebuseko lehen protokoloa prestatzen. Ereinn aholkularitza-enpresa ari da lan hori koordinatzen, eta garraio publikoaren ikuspegi orokorra izan nahi du, erabiltzaileek autobusetan igarotzen duten denboratik hasi eta geltokien kokaleku eta segurtasuneraino. Horretarako, hainbat topaketa egiten ari dira zerbitzuan parte hartzen duten agente guztiekin: erabiltzaileekin, emakidadunekin, udalekin eta polizia-kidegoekin, besteak beste. Gainera, hainbat elkarte eta emakume-etxeren ikuspegia ere jasotzen du. Lurraldebuseko langileek sortutako protokoloa da, eta gizonak, erabiltzaileak eta langileak ere indarkeria horiek desagerrarazteko inplikatzea du helburu.
"Emakumeen aurkako indarkeria desberdintasun mota sendoenetako bat da eta erakunde publikoen eta eragile pribatuen konpromisoa behar du indarkeria desagerrarazteko bidean aurrera egiteko", amaitu du diputatuak.
 

  

3229