Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua garraio publikoko emakidadunekin, gizarte-elkarteekin eta erabiltzaileekin bildu da, irisgarritasuna hobetzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua garraio publikoko emakidadunekin, gizarte-elkarteekin eta erabiltzaileekin bildu da, irisgarritasuna hobetzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua garraio publikoko emakidadunekin, gizarte-elkarteekin eta erabiltzaileekin bildu da, irisgarritasuna hobetzeko
Azahara Dominguez diputatuak bilera bat egin du Aldundiaren GUNEA espazioan aniztasun funtzionala duten Lurraldebuseko erabiltzaileekin eta Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteetako ordezkariekin. Irisgarritasunari eta gaur egun hobetu beharreko arlo nagusiei heldu ahal izan die bertan.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Egunero egin behar dugu lan zerbitzua hobetzeko eta antzematen ditugun eguneroko beharretara egokitzeko. Baina, horrez gain, gure erabiltzaileek eskatzen eta merezi dituzten estandarren mailako kalitatezko zerbitzu publikoa eskaini behar dugu. Ildo horretan, urratsak ematen jarraitu behar dugu aniztasun funtzionala duten pertsonek beren mugikortasunerako eskubidea errespetatzen dela sentitzeaz gain, garraio publikoa erabiltzearen esperientzia gogobetegarria eta beren beharretara egokitutakoa izan dezaten. Gure ustez, gipuzkoarrek garraio publikoa erabiliko badute, kalitatezkoa, lehiakorra, iraunkorra, segurua, erosoa eta, jakina, irisgarria izan behar da. Eta horretarako, emakidadunen, Gipuzkoako elkarte-ehunaren eta erabiltzaileen eskutik egin behar dugu lan, guztion artean gure zerbitzuetan gertatzen diren eguneroko egoerei irtenbide egokiak eman ahal izateko".
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua lurraldeko gizarte-erakundeekin eta Lurraldebuseko erabiltzaileekin topaketa batzuk egiten ari da, garraio publikoko irisgarritasunaren arazoari aurre egiteko, zerbitzu hori pertsona guztientzat irisgarriagoa eta erosoagoa izan dadin. Hain zuzen, aniztasun funtzionala duten erabiltzaileak eta Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteetako ordezkariak jaso ditu Aldundiaren GUNEA espazioan, eta Lurraldebuseko autobusek lurraldean duten egoeraz eta landu beharreko arloez hitz egin du haiekin. Horrez gain, aurreko asteetan harremanetan egon da Lurraldebusen zerbitzua ematen duten emakidadunekin, Elkartu Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazioarekin eta Gautena Autismoaren Nahasmena duten Pertsonen Familien Elkartearekin, garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko aurrerapausoak emateko asmoz.
Laguntzak eta prestakuntza
Ildo horretan, Azahara Dominguezek gogorarazi du azken hilabeteetan aurrerapauso garrantzitsuak eman direla kolektibo horiei garraio publikorako sarbidea errazteko. Esaterako, nabarmentzekoa da joan den ekainaz geroztik mendekotasun akreditatua duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu dezaketela Gipuzkoako garraio publikoan.
Bestalde, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua eskaintzen duten emakidadunei eskatu die beren langileak trebatzea aniztasun funtzionala duten pertsonentzako autobusetarako irisgarritasuna errazteko tresnetan. Horrez gain, pertsona horiekin lanean ari dira zenbait gai egokitzeko, mugikortasun urriko leihatilak kasu, garraio publikoa erabiltzeko esperientzia osoa gogobetegarria izan dadin.
"Egunero egin behar dugu lan zerbitzua hobetzeko eta antzematen ditugun eguneroko beharretara egokitzeko. Baina, horrez gain, gure erabiltzaileek eskatzen eta merezi dituzten estandarren mailako kalitatezko zerbitzu publikoa eskaini behar dugu. Ildo horretan, urratsak ematen jarraitu behar dugu aniztasun funtzionala duten pertsonek beren mugikortasunerako eskubidea errespetatzen dela sentitzeaz gain, garraio publikoa erabiltzearen esperientzia gogobetegarria eta beren beharretara egokitutakoa izan dezaten. Gure ustez, gipuzkoarrek garraiopublikoa erabiliko badute, hura kalitatezkoa, lehiakorra, iraunkorra, segurua, erosoa eta, jakina, irisgarria izan behar da. Eta horretarako, emakidadunen, Gipuzkoako elkarte-ehunaren eta erabiltzaileen eskutik egin behar dugu lan, guztion artean gure zerbitzuetan gertatzen diren eguneroko egoerei irtenbide egokiak eman ahal izateko", amaitu du.
Turismoan ere bai
Bestalde, diputatuak lurraldeko erakargarri turistikoak zein egoeratan dauden aztertzeko konpromisoa hartu du, ahal den neurrian, edonorentzat irisgarriak izan daitezen.
4190