N-121-A errepidea itxita egongo da Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean
N-121-A errepidea itxita egongo da Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean
AINTZANE Oiarbide: "Gabeziak antzeman dira bi zubietan, eta, beraz, trafikoa GI-3455 errepidetik desbideratuko da, arazoa baloratu eta konpontzeko modurik eraginkorrena bilatzen den bitartean"
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, astelehen honetatik aurrera N-121-A errepidea itxita egongo da Irunen, Intxaurreta eta Gurutze arteko lotuneen artean, harik eta bi lotuneen artean dauden Alunda eta Gurutze zubibideetan atzemandako arazoak konpondu arte.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak jakinarazi duenez, 'Lurraldeko errepide sareko egitura guztietan egiten diren zaintza lanen barruan, N-121-A errepideko bi zubibidetan gabeziak antzeman dira, eta, ondorioz, errepidea itxi egin dugu, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko'. Oiarbide diputatuak zehaztu duenez, Aldundiko Azpiegitura saileko teknikariak arazoari irtenbidea emateko modurik eraginkorrena baloratzen eta bilatzen ari dira. N-121-A errepidearen zati hori itxita dagoen bitartean, trafikoa GI-3455 errepidetik desbideratuko da.
Foru erakundeak 2020an gutxi gorabehera 6,7 milioi euro inbertituko ditu foru sarea pasatzeko obren ikuskapenean eta mantentze-lanetan, Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak eta Bidegi foru sozietateak duten aurrekontua batuz. Aurrekontu horretan, zubibide jakin batzuk birgaitzeko jarduketa espezifikoak sartzen dira, zubien ikuskapenak eta txosten teknikoak egiteaz gain, eta mantentze-lan arruntak ere bai. Oiarbidek azaldu duenez, ikuskapen horietako batean atzeman dituzte N-121-A errepideko zubietan akatsak. "Ikuskaritza orokorreko planean foru sareko 100 egitura berrikusten dira urtero. Errepide horretan, N-121-A errepidean, 9 egitura ikuskatu ditugu aurten, eta ikuskapen horretan atzeman ditugu arazoak konponketa behar duten bi zubietan ", zehaztu du.
N-121-A errepidea Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean itxita dagoen bitartean, trafikoa GI-3455 errepidetik desbideratuko dute.
1765