Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Naturklimak eta ASCONGIk bat egin dute Gipuzkoan eraikuntza jasangarriko eredu bat lortzeko

Naturklimak eta ASCONGIk bat egin dute Gipuzkoan eraikuntza jasangarriko eredu bat lortzeko

Hitzarmenaren helburua da eraikuntza, sustapen eta birgaitze arloko Gipuzkoako enpresei laguntzeko ekintzak gauzatzea, eraikuntza jasangarriko eredu bateranzko trantsizioan.

2023/03/28
Hitzarmena ASCONGI

Jose Ignacio Asensio: “Aitzindariak izan gara eraikuntza publiko jasangarrian, Naturklimaren egoitza berriaren bidez, eta horregatik uste dugu erreferentziazko eredu gisa balio dezakeela”.

“Naturklima Passivhaus eraikuntza-estandar guztiak betez eraiki da, energia-kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko. Zero emisio eta % 100 jasangarria den eraikina da, material berde eta birziklatuz eraikia”.

Klima Aldaketaren aurkako Gipuzkoako Fundazioaren presidenteak, José Ignacio Asensiok, eta ASCONGIren presidenteak, Txema Muñozek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Naturklimaren egoitza berrian, Gipuzkoako enpresei eraikuntza jasangarrirako trantsizioan eraikuntza, sustapena eta birgaitzea laguntzeko ekintzak gauzatzeko.

ASCONGI Gipuzkoako lurraldean eraikuntzan, higiezinen sustapenean eta birgaitzean aritzen diren enpresak biltzen eta ordezkatzen dituen elkartea da. Elkarte hori 7.237 enpresen bidez, 16.500 pertsonari lana ematen dien eta BPGaren % 6,2 ordezkatzen duen sektore bateko kide da, eta Gipuzkoa garatzen eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko lan egiten du. Horretarako, ASCONGIk balio erantsiko programak, prestakuntza eta zerbitzuak garatzen ditu, Gipuzkoako eraikuntza-sektorearen ekimenak babesteko ahaleginak batu eta koordinatzeko.

Eraikuntza jasangarria eraikuntza-eredu berri batean oinarritzen da, eta bertan aintzat hartzen dira eraikina eraikitzeko prozesu osoari lotutako ingurumen-inpaktuak. Eraikuntza jasangarriaren helburua da eraikuntzaren bizi-ziklo osoan sortzen diren ingurumen-inpaktu guztiak minimizatzea, honako faktore hauek barne hartuta: energiaren eta uraren erabilera eraginkorra, eraikuntzako materialen eta ingurumenerako kaltegarriak ez diren baliabide naturalen erabilera, hondakinen kudeaketa egokia, energia berriztagarrien erabilera... Hori guztia eraikuntza ahalik eta jasangarriena edo berdeena izatea lortzeko helburu bakarrarekin, eta, beraz, ingurumen-inpaktu txikiagoarekin.

Horri dagokionez, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “aitzindariak izan gara eraikuntza publiko jasangarrian, Naturklimaren egoitza berriaren bidez, eta horregatik uste dugu erreferentziazko eredu gisa balio dezakeela”. Era berean, Asensiok azpimarratu duenez, “Naturklima Passivhauseko eraikuntza-estandar guztiak betez eraiki da, energia-kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko. Zero emisio eta % 100 jasangarri den eraikina da, material berde eta birziklatuz eraikia”.

Bestalde, ASCONGIko presidentea Txema Muñozek adierazi duenez, “eraikuntza jasangarriak, ingurumenari mesede egiteaz gain, onura ekonomiko eta sozialak ere izan ditzake, eraikin jasangarriak energetikoki eraginkorragoak direlako eta kostu operatiboak murriztu ditzaketelako. Hitzarmen honen bultzadarekin enpresek bide horretan jarraitu ahal izatea espero dugu”.

Naturklima, Klima Aldaketaren Gipuzkoako Fundazioak, oso eginkizun argia du: ekonomia berdearen eta lurralde-ekoeredugarritasunaren testuinguruan beharrezkoa den trantsizio sozio-ekologikoaren azeleragailu izatea. Helburu nagusietako bat da Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko eragile-talde bat sortzen, koordinatzen eta dinamizatzen laguntzea. Talde hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Estrategian dago definituta. Topagune bat unibertsitate, ikertzaile, enpresa eta administrazioentzat arlo horretan. Gainera, Naturklimaren 2023ko jarduera-planean jasotzen diren ekintzen artean, tokiko, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko eragile pribatuekin eta funtsezko erakunde laguntzaileekin harreman eta aliantza estrategikoak ezartzea dago.

  

2596