Nazioarteko konferentzia zikloa: Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta etorkizuna
Nazioarteko konferentzia zikloa: Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta etorkizuna
Lehendabiziko jardunaldia ostegun honetan egingo da Josep Rivera, Johnny Stuen eta Kristina Apiñanizen parte-hartzearekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta etorkizunari buruzko nazioarteko konferentzia ziklo bat jarri du martxan. Ekimen honek birziklapen eta hiri-hondakinen kudeaketaren inguruko gaurkotasuna, araudia eta joera ezagutzera emateko helburua du.
Ostegunean, hilak 7, lehendabiziko Jardunaldia eskainiko da Koldo Mitxelena Zentroan eta Johnny Stuen, Josep Rivera eta Kristina Apiñaizek parte hartuko dute.
Kristina Apiñaiz ACLIMAko Zuzendari Nagusia da eta Ekonomia Zirkularrari buruz arituko da; Josep Rivera CSICeko ikerkuntza-irakaslea da Bartzelonako Ingurumen Diagnosi eta Uraren Ikasketen Institutuan eta “Energia-balorizazioaren eta haren inguruaren kontrola eta ezagutzari” buruz mintzatuko da; azkenik, Johnny Stuen Osloko Waste to Energy Agency-ko Zuzendari Teknikoa da eta “Hiri-hondakinen kudeaketa birziklatzean eta Ingurumenaren kudeaketan erreferente diren herrialdeetan” gaiaren inguruan hitz egingo du.
Jardunaldi hau, Ingurumen Departamentuak antolatutako “Hondakinen gardentasunari begira” konferentzia zikloaren parte da. Hondakinen Plan berria egiteko parte-hartze prozesua indartzeko helburuarekin.
Ekimen honek hondakinen arazoa aztertuko du, ikuspegi desberdinetatik abiatuta: hondakinen aprobetxamendua, aplikatu daitezkeen teknikak eta teknologiak, ingurumen eraginak, osasunaren gaineko ondorioak, herritarren parte hartzea, ekonomia zirkularra, eta abar.
Zikloaren helburua da lehen mailako adituek zuzenean ematea hondakinekin lotutako informazioa, informazio aurreratua eskaintzea, teknikoki kontrastatua, eta dagokien aitorpena jaso duten azterketek eta txostenek abalatua. Ekarpen horiek oinarritzat eta erreferentziatzat har daitezke, gai honen inguruko planifikaziorako eta planifikazio horri lotutako eztabaida publiko eta politikoetarako.
Zikloaren lehen jarduera ekainaren 15ean ospatu zen bio-hondakinen konpostajeari buruz. Bigarrena, ekainak 16ean “Errausketa, ingurumena eta osasuna” hitzaldiarekin, Jaime Orfila, Balearretako Medikuen Elkargoko lehendakariorde ohia eta Mallorcako Hiri-hondakin Solidoen Kudeaketaren Jarraipen Batzordeko kidearen esku.
1526