Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Artista Berrien Programako zortzi artista gazteren erakusketa KM-n

Artista Berrien Programako zortzi artista gazteren erakusketa KM-n

Sari hauek sorkuntza artistikoa eta talentoa sustatzeko dira

Maria José Tellería: “Sari hauek sorkuntza artistikoa eta talentoa sustatzeko eta artista horien lanak jendaurrean aurkezteko bideak zabaltzeko dira”.

Maria José Telleria Kultura diputatuak gaur arratsaldean inauguratuko du Foru Aldundiaren Artista Berrien Programako erakusketa, eta zabalik egongo da irailaren 8a arte. Erakusketa Artista Berrien Programaren barruan hautatutako zortzi artistekin osatu da Artistek 3.900 euroko saria jaso dute. Erasketaren komisariak Garazi Ansa Arbelaiz eta Leyre Goikoetxea Martínez dira.

Artista Berrien Programaren deialdia otsailean egin zen obra eta proiektu artistikoak eta ikusizkoak erakutsi eta ekoizteko, gure inguruneko artista gazteak sustatzearren. Horretarako, Foru Aldundiak 31.200 euroko kontu saila xedatu zuen.

Deialdira, guztira, 16 artista aurkeztu ziren. Aurkeztu ahal izateko baldintzak ziren 35 urte baino gutxiago izatea, Gipuzkoan jaioak izatea edo deialdiaren aurreko hamabost urteen barruan gutxienez 3 urtez bere egoitza Gipuzkoan izatea. Banakako nahiz taldeko proiektuak aurkez zitzaketen.

Telleriak esan du Kultura Departamentuaren helburu nagusietako bat dela hemengo talentua sustatzea, talentua baita kulturaren lehengaien artean nagusiena eta horren gainean eraikitzen da gizartearen berrikuntza eta aurrerapena. Itxasoren esanetan, “Gipuzkoaren etorkizuna, ez bakarrik kulturaren ikuspegitik, baita ekonomiari eta bizikidetzari dagokionez ere, gure gazteen talentuaren esku dago, eta erakundeen zeregin nagusia da talentu hori sustatzeko eta bultzatzeko bideak jartzea”.

Telleriarentzat artistak protagonista nagusiak dira gizarteari talentua proiektatu eta ezagutaraztean. Artistak dira errealitateari beste modu batean begiratzera ausartzen direnak, bere artearen bidez errealitate hori berrinterpretatzen dutenak eta bere ikuspegia obraren bitartez erakusten dutenak. “Artisten hausnarketak eta sortze-prozesuak eramaten gaituzte irizpideen eta balioen inguruko hausnarketa bat egitera, gure jarrera aldarazten digute edo jarraitzeko eta gizarte modura aurrera egiteko zirikatzen digute. Funtsezko zeregin bat da, baina askotan, gauza ezberdinek eta berriek eragiten duten ulertu ezina eta mesfidantza gainditu behar izaten ditu”.

Gipuzkoako Artista Berrien programa edozein motatako proposamen artistikoei irekita dago, plastikoak izan nahiz ikusizkoak izan.

Epaimahaiaren partaide izan dira: Garazi Ansa Arbelaiz,  Nadia Barkate Barreiro,  Leyre Goikoetxea Martinez eta Olaia Miranda Berasategi

Erakusketan zortzi artisten lana ikus daiteke sakonean. Lan horiek espazio eta denbora berean elkartuta atera da aurtengo erakusketa. Askotariko proposamenak, formatuari, ideiei nahiz erabilitako teknikei dagokienez.

Julen Agirre Egibar

Etengabeko lan prozesua, marrazketaren bidez arkitekturaren eta eskulturaren edo egiturazko denaren alderdiez aritzen dena, ardatz harturik angeluak, ertzak edo eraikuntzako lotura puntuak; errepikapenaz baliatuz, arkitekturatik datozen eta arkitekturatik ihes dagiten sorkuntzak erdiesteko.

Nagore Amenabarro

Tolesdurak, materiazkoak eta fotografikoak edo bidimentsionalak, ikusteko sortuak, ukitzea edo tridimentsionaltasuna eskatzen dutenak. Objektuak gertutik laztandu beraietan sarturik; objektutik pinturara, pinturatik objektura, collagetik pinturara eta berriz objektura.

Ana Arsuaga

Enkoadratze konplexuak, pinturaren barruan tentsioa eta oreka bilatzen dutenak. Arazoan plazera bilatzearen gutiziak. Begi kliskaren eta begi keinuaren arteko muga. Markotik at gertatzen dena.

Mikel Escobales

Egituraren fintasuna ikusten denaren eta sumatzen ez denaren edo sumatzen denaren eta ikusten ez denaren puntu minean. Zeinuen azterketa eta esanguraren estalkiak

Nader Koochaki

Urruneko parajeetatik estandarrera erregistroa bilatzen duten ekintza baten arrastoak. Kontaketa erregistro gisa. Era analitiko eta metodikoa behatzeko eta deskonposatzeko, eginkizun horren zati bat ikusleari utzita, gero eraikitzeko, puntu itsua edo ikuspuntu bakarra saihestuz adierazle berriak altxatzera bultzatuz.

Dokumentazioa, artxiboa eta inbentariatua.

Mikel R. Pejenaute

Gorputza erdiesten duen bidimentsionaltasuna. Kolorearen trazua; materialtasunaren bolumena. Piktorikotik abiatzen diren eskultura prozedura bitartez estekatutako objektu multzoak.

Ainize Sarasola

Denboraren gainezarpenaren bidez osatutako marrazkia. Aldi baterako geruzazko prozesuaren emaitza, egunean eguneko uneak. Zeregin teknikoari datxekion egunerokoa.

Alazne Zubizarreta

Pertzepzio gorabeheratsuen iruditeria mina. Hibridazioak gai edo irudi teknikoetan, dedukzio anitzen gertakariaren xerka. Marrazki zuzenetik abiatuz, harmoniaren bidetik zirrarak edo emozioak bilatzen dituzten hainbat formalizaziotara iritsiz.

Jardueren programa

Kosmografia. Gipuzkoako testuinguru artistikora hurbilduz

Hitzaldi topaketa Gipuzkoako ertilarien inguruko eragileekin.

Han izango dira: Ismael Manterola, Maider Zilbeti, Xabier Gantzarain eta Adelina Moya

Jarduera mota: Topaketa hitzaldia
Koldo Mitxelena – Erakusketaretoa
2018ko irailaren 8an, larunbata, 12:00etan
 

  

2737