Nuestra Señora de las Mercedes eguneko zentroko 20 profesionalek jaso dute gaur COVID-19aren aurkako txertoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Osasun Sailarekin elkarlanean, AstraZenecaren lehen dosiak ipini ditu gaur.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak diseinatutako txertaketa-estrategiari eta haren lankidetza- eta laguntza-eskaerari erantzunez, gaur hasi da 55 urtetik beherako Gipuzkoako eguneko zentroetako langileen arteko txertaketa-kanpaina. Donostiako Nuestra Señora de las Mercedes zentroko 20 profesionalek jaso dute AstraZenecaren lehen dosia, eta bigarrenak 10/12 aste barru jasoko dituzte, osasun-agintariek adierazi bezala.
Gipuzkoan 63 eguneko zentro daude, eta txertaketak astelehenean jarraituko du; horretarako, Aldundiak hainbat txertaketa-gune jarriko ditu lurraldean zehar. Txertoa Foru Aldundiko ekipoak ari dira jartzen, DYAko taldeen laguntzarekin, eta Osakidetzako osasun-profesionalek gainbegiratuta.
Eguneko zentroetako profesionalen txertaketa amaitu ondoren, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroetako eta etxebizitzetako profesionalak txertatzen hasiko da.
1748