Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Udalak eta Aldundiak Ihurreko kirol pistak egokituko dituzte irisgarritasuna hobetuz

Udalak eta Aldundiak Ihurreko kirol pistak egokituko dituzte irisgarritasuna hobetuz

Aldundiak 191.725 euro jarriko ditu.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Itxaso: “Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Jokin Garmendia, Olaberriako alkateak eta Denis Itxaso Kultura eta Kiroletako Departamentuko diputatuak hitzarmena sinatu dute Aihurreko kirol pistak egokitzeko eta irisgarriagoak egiteko. Proiektuak 540.633 euroko aurrekontua du eta Aldundiak 191.725 euro jarriko ditu.

Eraberritze obrak direla eta, egungo teniseko pistetako bat estaliko da eta, halaber, padeleko bi pista jarriko dira futbitoko pistak hartzen duen espazioan. Padeleko bi pistek neurri estandarrak izango dituzte: 10mx15m.  
 
Estalkia jarriko zaie egungo teniseko pistetako bati, padeleko bi pista berriei, eta padeleko beste pista bat jartzea aurreikusita dagoen espazio bati.

Estalkien diseinuari dagokionez, egitura bera proposatzen da padeleko bi pistetarako (eta hirugarren pista egitea aurreikusita dagoen espaziorako), eta egitura indibidual bat teniseko pista bakoitzerako.

Enpresa espezializatu batek hornituko ditu estalkiak eta, beraz, ehun-estadura duten metalezko portikoen bidezko sistema eta instalazio estandarrak izango dituzte. Padeleko pista berriak egun dauden teniseko pisten perpendikularrean jarriko dira.

Emakumeen eta gizonen aldagelak ipiniko dira, eta aldagela bakoitzak komun bat eta bi dutxa izango ditu.  Bi aldagelen artean dagoen espazioan aldagela egokitua jarriko da, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Aldagela baten alboan biltegirako lokal bat prestatuko da, eta igerilekuko komunak egokitu egingo dira komun egokitu bat jartzeko.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok.

Bai Olaberriako Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

 

  

1840