Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Olanok langabeziaren jaitsieraren irakurketa baikorra egin du, baina “egiteko asko” geratzen dela berretsi du

Olanok langabeziaren jaitsieraren irakurketa baikorra egin du, baina “egiteko asko” geratzen dela berretsi du

Gipuzkoako langabezia tasa 10 puntutik jaitsi da 2016ko hirugarren hiruhilekoan Eustaten arabera, azken lau urtetako daturik onena

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, irakurketa baikorra egin du Eustatek gaur argitaratu duen Biztanleria Jardueraren Araberako (BJA) inkestaren emaitzen inguruan. Honen arabera, Gipuzkoako langabezia tasa %9,9an kokatzen da urteko hiruhilekoan (33.300 inguru langabetu), daturik onena 2012ko laugarren hiruhilekotik. “Pozteko moduko berria da indarberritze zantzuak baitira, baina ezin dugu autokonplazentzian erori, asko daukagu egiteko eta seriotasunez jarraitu behar dugu lanean”, esan du.

Diputatu nagusiak azaldu duenez, joera honek lurralde “bide onetik” doala adierazi du. “Aldundi honek argi eta garbi esan zuen hasieratik jarduera ekonomikoa bultzatzea eta enplegua sortzea zela bere lehentasun nagusia, eta horretan dihardugu. Legealdi osoan, urtero plan berezia jartzen ari gara martxan, 50 milioi eurorekin hornitua. Horrek gure enpresen osasuna eta enplegu tasa hobetzen jarraituko duela konbentzituta nago”, adierazi du.

Olano ETB1eko Egun On Euskadi saioan izan da goizean eta bertan ere, beste hainbat konturen artean, ekonomia izan du hizpide. Foru arduradunak ekonomia sustapenean jarri du azpimarra, gogoratuz enpresen osasuna funtsezkoa dela ongizate sistema eta inbertsioak bermatzeko. “Horretan ari gara Aldunditik Ekonomia Suspertzeko Planaren bitartez”, azpimarratu du. “Erakundeen betebeharra da herritarren arteko desberdintasunak txikitzea”, adierazi du diputatu nagusiak, baina zeregin onetan “demagogietan” ez erortzera dei egin du.

Aldundiaren jardunean sakonduz, Olanok nabarmendu du erakundeak enpresen estruktura horizontala eta langileen parte hartzearen aldeko apustu irmoa egiten ari dela. Orain arte zerga araudi, finantzaketa eta ekonomia sustapenen ikuspegietatik eutsi dio foru erakundeak gai honi eta, foru arduradunak azaldu duenez, parte hartzeari beste bultzada emango zaio Etorkizuna Eraikiz programaren bitartez. “Ikerketa eta esperimentazio aktiboa martxan jartzen ari gara ekimen honen bitartez, eta ondorioak politika errealean txertatuko ditugu”, adierazi du.

  

2231