Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Oraindik eros daitezke euskarazko eta ikuskizunetarako azken kultur bonoak

Oraindik eros daitezke euskarazko eta ikuskizunetarako azken kultur bonoak

Kultura bonoa joan den abenduaren 5ean jarri zen salgai kanpainari atxikita zeuden Gipuzkoako saltokietan liburuak eta ikus-entzunezkoak eskuratzeko.

2016/01/13
Kaixo Kultura, Gipuzkoa Kultura Bonoa

7.000 bono jarri ziren herritarren esku liburuak eta ikus-entzunezkoak eskuratzeko. Horietatik erdia, euskarazko liburuak eta diskoak eskuratzeko ziren, eta beste erdia, beste edozein hizkuntzatakoak eskuratzeko. Hauek berehala agortu ziren, baina euskerakoak oraindik apur batzuk geratzen dira salgai. Oraindik salgai daude ere ikuskizunetarako bono batzuk. Hain zuzen ere, Bastero Kulturgunean (Antoain), Leidor Antzokian (Tolosa), Euskadiko Orkestan (Donostia), Usurbe Antzokian (Beasain), Herri Antzokian (Ordizia), Modelo Antzokian (Zarautz), Amaia Antzokian (Arrasate), Coliseo Antzokian (Eibar), Vicotira Eugenia (Donostia) eta Zelai Arizti Antzokian (Zumarraga).

57 saltokik kanpainari atxiki zaizkio honako herri hauetan: Arrasate, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errentería, Hernani, Irun, Lazkao, Legazpi, Mendaro, Mutriku, Oñati, Orio, Soraluze, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumarragako 57 saltoki dira kanpainari atxikita daudenak. Bonuak apirilaren 15era arte erabili ahal izango dira, baina erositako saltoki berean soilik.

Bonua 20 eurotan jarri da salgai, eta horrekin 30 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuarekin ezingo dira testuliburuak eta liburu profesionalak erosi. Bonu bat bakarrik erabili ahal izango da tiket bakoitzeko. Ikuskizunetarako bonuak kanpainari atxikitako antzokietan erosiko dira 25 euroan, baina 40 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonu horiek ere erositako antzokian erabiliko dira, lurraldea kulturaren inguruan egituratzeko. Saltokietan "Kaixo Kultura" leloa jarrita dago, bezeroek jakin dezaten kanpainari atxikiak daudela.

Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak -liburuak, diskoak eta DVDak- eskuratzen, kultur sektoreko enpresak indartzen, eta banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatzen. Era berean, lortu nahi da kultur kontsumoak ahalik eta eskaintzarik zabalena izatea, eta Gipuzkoako antzokiek eskaintzen duten antzerkiaren eta musikaren banaketa sarea indartzea; horregatik, hain zuzen ere, sartu dira kanpainan arte eszenikoak eta zuzeneko musika.

Kulturarekin gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta liburu denda, disko denda eta antzokiek osatzen duten merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestu, izan ere, kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen dute, bizi garen gizarte moderno eta kulturaniztun honi dagokion bezala, nahiz eta kulturaren BEZaren igoera pairatu behar duten.

Horrez gain eta bide batez, Kultura Departamentuak bultzada bat eman nahi dio gertuko merkataritzari. Era berean, hemen sortutako kulturaren kontsumoa bermatu  nahi da, euskal kulturaren ekoizpena eta sorkuntza bultzatuz.

Ikuskizunetarako bonuei dagokienez, programazio egonkorra eta ikusleria leiala duten Gipuzkoako antzoki sare garrantzitsuari ere lagundu nahi zaio. Bonua erabiltzeko epe luzea ezartzeak bi helburu ditu, batetik, kulturaz gozatzeko ohitura sortzea herritarren artean eta, bestetik, antzerki, kontzertu eta bestelako ikuskizunetara joateko ohitura bultzatzea,… Horretarako, familiei laguntza bat eman nahi izan zaie BEZaren igoeraren ondorioz atzera egin duen kontsumoa bultzatzeko, eta bide batez, sektoreko profesionalek bizi duten egoera zailari aurre egiten laguntzeko.

  

1372