Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Nazioarteko II Flysch organo zikloa

Nazioarteko II Flysch organo zikloa

Mutriku, Getaria, Zumaian eta Deban izango dira aurtengo emanaldiak

2017/06/28

Maria Jose Telleria Kulturako Zuzendariak, Santiago Banda organojoleak, Josetxo Goia-Aribe saxofoijoleak eta Ana B. García, organujoleak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen eta uztaileko larunbatetan kostako zenbait herritan ospatuko den Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa aurkeztu dute. 

Aurkezpenean parte hartu dute Mutriku eta Debako alkateek ere, Jose Angel Lizardi eta Pedro Bengoetxea, Floren Iribar, Getariako kultura zinegotziak eta Mirian Romatet, Zumaiako kultura teknikariak.

 “Bigarren edizio honetan organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtu. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz” adierazi du Telleriak.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie eta, kasu honetan, Getaria, Zumaia,  Deba eta Mutriku kostako herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Era berean, organoa beste diziplina batzuekin osatu nahi da. Instrumentu moldakorra denez, ikuspegi berriak emango dizkio musikari.

Organoa, duen izaeragatik, ezin da seriean egin. Beraz, instrumentu bakoitza, artisau erara egindakoa, toki jakin batean jartzekoa da. Egileak ahalik eta soinu onena lortzea nahi du, gune arkitektoniko bakoitzak dituen baldintza akustikoen arabera, bai eliza batean, bai auditorium batean edo beste edozein tokitan.

Egitaraua

MUTRIKU, 17/07/01, 20:00. Eunate XXI bikotea: Ana B. García Donstiako Santa Maria basilikako organojole titularkidea eta Josetxo Goia-Aribe, nazioarteko ospea duen saxofoijole nafarra. Ehundaka urtez iraun duten Pirinio mendebaldekoeneko melodia eta espresio herrikoiz osatutako errezitala eskainiko dute

GETARIA, 17/07/08, 20:30 Pablo Gutiérrez teklistak The Gospel Wave Choir-i lagunduko dio eta gospel tradizioko errepertorioa eskainiko dute, estilo afroamerikar guztizkoan.

DEBA, 17/07/15, 20:00.

Monica Melcova organojole eslobakiar handiak barrokoko piezak jo eta interpretatuko ditu Félix Anaut, nazioarteko ospedun margolariaren obrari musika jartzeko. Honen obra, barroko berantiarrean inspiratua, aldarean jarriko den pantaila handi batean proiektatuko da musika ari den bitartean.

ZUMAIA, 17/07/23, 20:00.

Soinu bikote handia. Santiago Banda organojole zumaiarrak eta Enrique Abelló orkestra nagusiek deitu ohi duten tronpetajole palentziarrak osatuko dute bikoteetan bikotea, organoa eta tronpeta.

DEBA, 17/07/31, 20:00

Organo eklektikoa. Madrideko Almudena katedraleko organojoleak errezitala eskainiko du Debako G. Grenzing organoaren soinu baliabideak esploratuz XVIII. Mendetik XX.ra bitarteko programarekin.

Getariako organoa

A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako San Salvador elizan dago kokatua; organoak 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.

Zumaiako organoa

Stoltz anaiek beste bitxi txiki bat utzi zuten Zumaiako San Pedro elizan. Organo hori ere estilo erromantiko frantsesean eraiki zen 1890. urtean, eta 15 erregistro ditu eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean banatuta. Instrumentu hori XVI. mendeko aurreko organoaren kaxaren barruan dago.  

Debako organoa

Gaur egun ere organoak eraikitzen dira. Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria la Real elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen, batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.  

  

1857