Ozono-geruza Babesteko Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Ozono-geruza Babesteko Nazioarteko Egunaren ospakizuna
José Ignacio Asensiok denon erantzukizuna eskatzen du ozono-geruza mantendu eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko
Ingurumeneko Departamentuak Ozono-geruza Babesteko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin du. “Gaur klima eta lurrari eragiten dieten gaiak lantzeko nazioarteko lankidetza ezinbestekoa dela nabarmentzeko egun aproposa da nahiz eta interes gurutzatuek sarritan aurrera egitea ekiditen duten”, esan du José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak. Horregatik, guztioi – herritar, enpresa zein instituzioei - ozono-geruza eta klima babesteko jarrera arduratsua mantendu dezagula eskatzen digu: “hau izango baita hurrengo belaunaldiei utzi diezaiokegun herentziarik hoberena”.
Asensiok adierazi duenez “nazioarteko erakundeek 2050 urterako ozono-geruza guztiz berreskuratuko dela diotenez, aldaketa klimatikoarekin eta mundu mailako berotzearekin zerikusia duten gainontzeko erronkei arrakastatsuki heldu diezaiokegula pentsatzen dugu. Izan ere, lehen urteko Parisko Goi-bileran nazioarteko adostasun nahikoa eskuratu zen klimaren aldeko ekimenaren abiapuntua izateko“.
Hala eta guztiz ere, ozono-geruzari dagokionez, arrakasta ez da erabatekoa izan eta gai batzuen inguruan ohartaraztea beharrezkoa dela dio Asensiok, “ozono-geruzari kalte egiten dioten hainbat gas, atmosferaren berotzea eragiten dute eta hau, nazioarte mailaren adostasunaren bitartez jorratu beharreko gaia da”.
Aurtengo gaia, “Ozonoa eta klima, mundu bateratu bati esker berreskuratu.
HFCak murrizteko lanean, mundu mailako berotzearen erantzulea, Montreal Protokoloaren baitan” lemak urte guzti hauetako ahaleginak aintzat hartzen ditu. Ahalegin hauei esker, Protokoloa nazioartean arrakastarik handiko erakusle bilakatu dute.
Nazioarte mailan urte hauetan zehar egindako ahaleginari esker, ozono-geruza berreskuratzen ari da eta 2050 urterako guztiz berreskuratu izana espero da. Montrealeko Protokoloak ozonoa agortzen duten substantziak ezabatzean, atmosferara karbono dioxidoen 135.000 milioi tonen isurketa saihestu du.
Montreal Protokoloaren ezarpenak, erradiazio ultramoreen eraginak Lurraren gainazalera iristea ekidin du. Ondorioz, urtean larruazalaren minbizia eta begi-lauso 2 milioi kasu saihestu dira. Bestalde, aldaketa klimatikoa geldiarazten lagundu du; izan ere, ozono-geruza agortzen duten produktu kimiko gehienek berotegi efektuko gas isurleak dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak arrakasta kolektibo honekin bat egiten du. Abenduan Parisko Goi-bileran ezarri ziren helburuak bete daitezen eredugarria baita; estatu guztien ahalegina, herritarren kontzientziazioa eta nazioarteko arauak betetzeko irizpideak jarraitzen baititu.
Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ozono-geruzari kalte egiten dioten gasen hainbat ordezkoek, hidrofluorkarbonoak esaterako, atmosferaren berotzeari eragiten diotela ohartarazi nahi du. Gas hauen CO2 isuriek urtero %8an handitzen dira.
Ozono eta klimaren arteko harremana dela eta, ikerketak handitzea beharrezkoa da gertatzen ari dena hobeto ulertu ahal izateko eta prozesu atmosferikoen ziurgabetasunei aurre egiteko.
1637