Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Kiko Veneno eta Morcheeba izango dira Pasaiko itsas festibalaren kontzertu nagusiak

Kiko Veneno eta Morcheeba izango dira Pasaiko itsas festibalaren kontzertu nagusiak

Festibala maiatzaren 17tik 21era egingo da.

Maiatzaren 17tik 21era Pasaian ospatuko den Itsas Festibalean egongo diren kontzertuak aurkeztu dituzte Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak, Izaskun Gomez, Pasaiako alkateak, Iñigo Argomaniz, Get in-eko zuzendariak eta Xabier Agote, Festibaleko zuzendariak.

Maiatzaren 17an, Herminone itsas-ontzia heldu eta gero, Kiko Venenok emango du kontzertua.  Ostiralean, berriz, Anne Etchegoyen-ek eta larunbatean Morcheeba, talde britanikoak. Hauez gain, Maika Makovski eta Brossa Quartet de Cordak, Kataupultako Iñigo Serrullak, Rural Zombies talde gipuzkoarrak ere emango dituzte kontzertuak. Kontzertu hauek doin izango dira eta publiko zabal bati daude zuzenduak.

Alkateak adierazi duenez, Pasaiko taldeek ere lekua izango dute Festibal honetan. Bertan izango baitira, Trintxerpeko eta Pasaiako Abesbatzak, Pasaiko eta Galiziako gaiteroak eta txistulariak.

Baina, kontzertuez gain, egun horietan Pasaian itsasontziak, gastronomía, artesanía eta giro ederra egongo dela adierazi du Itxasok.

  

2025