Pasaiako motorak sei hilabete bete ditu Mugi sistemaren barruan, eta martxotik abuztura bitartean 134.436 bidaia ordaindu dira txartel horrekin
Pasaiako motorak sei hilabete bete ditu Mugi sistemaren barruan, eta martxotik abuztura bitartean 134.436 bidaia ordaindu dira txartel horrekin
Pasaiako motorak sei hilabete bete ditu Mugi sistemaren barruan, eta martxotik abuztura bitartean 134.436 bidaia ordaindu dira txartel horrekin
Denbora-tarte horretan egin diren 257.431 bidaien % 52,2a da hori.
Sistema horretan sartzeak erabiltzaileei ekarritako onuretako bat da, besteak beste, txartelaren prezioaren jaitsiera nabarmena, Mugiren aurretik 1,10 euro balio izatetik orain 0,48 zentimo balio izatera igaro baita, urtarrilean indarrean sartu ziren %50eko hobariekin. Horrez gain, beste garraiobideetara aldaketak doakoak dira, sei urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete eta bizikletek ez dute txartel gehigarria ordaindu behar motoran sartzeko”.
Azahara Domínguez, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariordea eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Pasaiako motora Mugin txertatzea Gipuzkoan garraio publikoaren erabilera sustatzeko egindako lan nekaezinaren emaitza da. Egunero lanean dihardugu gipuzkoarrek beren eguneroko joan-etorrietarako garraiobide jasangarriak, erosoak, seguruak, lehiakorrak eta irisgarriak izan ditzaten, hori baita Gipuzkoa lurralde justuago eta berdinzaleago bat izaten jarraitzeko modu bakarra”.
Pasaiako motorak sei hilabete bete ditu MUGI sisteman txertatuta, eta txartelaren erabilera egonkortuta dago erabiltzaileen artean. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariorde Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 6tik abuztuaren 31ra (eskura dagoen azken datua) 257.431 bidaia egin dira Pasaiako San Pedro eta San Juan barrutiak elkartzen dituen motoran, eta horietatik 134.436 bidaia Mugi txartelarekin ordaindu dira. Hau da, sei hilabete baino gutxiagoan, motoran egindako bidaien erdia baino gehiago, % 52,2 zehazki, Mugi txartelarekin ordaindu dira.
Pasaiako motora Mugi sisteman txertatzea, azken urteotan, pasaiatarren "aldarrikapen historikoa" izan dela gogorarazi du Azahara Domínguezek, eta, nabarmendu duenez, martxoaren 6an integrazio hori gauzatu zenetik, erabiltzaileek "garraio-sistema bateratu horren onura guztiez gozatu ahal izan dute".
"Pasaiako motora erabiltzen duten Mugi txartelaren titularrek diru kopuru handia aurreztu ahal izan dute joan-etorrietan, 1,10 euro ordaintzetik 0,48 euro ordaintzera igaro baitira, urtarrilean onartutako % 50eko hobarien ondoren. Horrez gain, beste garraiobideetarako aldaketak doan egin ditzakete eta sei urtetik beherakoek ere doan bidaiatu dezakete. Gainera, txirrindulariek ez dute txartel gehigarririk ordaindu behar bizikleta motoran sartzeko, eta hori ere aurrezpen nabarmena izan da kolektibo horrentzat eta intermodalitatea sustatzen laguntzen du”, azpimarratu du Azahara Dominguezek, eta gogorarazi du Pasaiako motora Mugin txertatzea Gipuzkoan garraio publikoa sustatzeko egindako lan nekaezinaren emaitza dela. “Egunero lanean dihardugu gipuzkoarrek eguneroko joan-etorrietarako garraiobide jasangarriak, erosoak, seguruak, lehiakorrak eta irisgarriak izan ditzaten, hori baita Gipuzkoa lurralde justuago eta berdinzaleago bat izaten jarraitzeko modu bakarra”, adierazi du.
Garraio publikoaren erabilera egonkortua Gipuzkoan
Zentzu horretan, Azahara Dominguezek gogorarazi du garraio publikoaren erabilera une historiko batean dagoela Gipuzkoan. “2023a MUGIren historiako urterik onena izan zen, 69 milioi bidaia ordaindu baitziren txartel horrekin, 2022an baino hamabi milioi gehiago. Eta ez da kontu zirkunstantzial bat, ikusten ari baikara aurten ere joera hori mantentzen ari dela. Hain zuzen, urteko lehenengo bost hilabeteetan jada 34,3 milioi bidaia erregistratu dira Mugira adskribatutako garraiobide eta operadoreetan, iaz garai honetan baino milioi bat gehiago”, adierazi du.
“Zifra horiek erakusten dute gipuzkoarrek beren egunerokoan barneratuta dutela garraio publikoaren erabilera, eta lan egin behar dugu datu horiek mantendu ez ezik, hazten ere jarrai dezaten”, amaitu du.
4337