Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Pasaian eskala egingo duen “Hermione 2018” espedizioa aurkeztu dute Rocheford-en

Pasaian eskala egingo duen “Hermione 2018” espedizioa aurkeztu dute Rocheford-en

Aldundiak hitzarmen bat sinatu du Hermione Elkartearekin Pasaira hel dadin 2018ko Itsas Festibalaren baitan

2017/05/15

“Hermione 2018” espedizioa aurkeztu da gaur Rochefort herrian eta ekitaldian Hermionen bidaiaren geldigune bat Pasaia izan dadin, Gipuzkoako Aldundiak eta Hermione Elkartearen arteko hitzarmenaren sinadura gauzatu da. Ekitaldi honetara, Gipuzkoa eta Pasaia ordezkatuz, kultur eta turismoko hautetsi eta elkarte buruak bertaratu dira; Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari den Maite Cruzado, Pasaiako Alkatea, Izaskun Gómez, Pasaiako Kultura Zinegotzia, Miriam Cano eta Albaola Elkarteko Lehendakaria, Xabier Agote.

 

Hermione itsasontzia, La Fayette markesak 1780an Amerikara egindako bidaian erabilitako itsasontzi historikoaren erreplika da. La Fayettek, independentziaren aldekoei sostengu militarra eskeini eta berriki besarkatutako ideia liberalak zabaldu zituen ordukoan. Fragata berria, ordukoaren erreplika zehatza da eta bela-zabalera handikoa da ere: 66 metroko luzera, 11,24 metroko erruna edo zabalera eta 46,90 metroko aire kalatua.

“Hermione La Fayette” elkarteak (itsasontziaren armadorea), “Hermione 2015” bidaia arrakastaz burutzea lortu zuen. Bidai hau estreineko zeharkaldia izan zen eta itsasontzia La Fayettek, 1780an egindako bidetik ekin zion. Hermioneko bigarren bidaiak, Frantziar mediterraneoko eta Europar Atlantikoko kaiak jomugatzat ditu eta datorren udaberrirako aurreikusten da. 2018ko otsailean Rochefort herritik abiatuko da eta lau hilabetez luzatuko den zeharkaldi honek Pasaian geldialdia egingo du.

 

Hermione Pasaiako kaiako aho estutik sartzea, esangura historikoz betetako unea izango da, bertatik, Pasaiatik alegia, abiatu baitzen La Fayette estreinekoz Amerikara 1777 urtean.

Hermione Pasaian egotearekin batera, “Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala 2018” egitasmoa burutuko da. Lehen edizio honek bost egunetako iraupena izango du, Maiatzak 17 eta 21 bitartean. Festbibalean aurreikusiten diren ekintzak hauek dira, ontzi tradizionalen nabigazioa, eta ekitaldi gastronomiko nahiz kulturalak. 

  

1461