Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro 1718 ko matxinadari buruzko hitzaldia Koldo Mitxelenan

1718 ko matxinadari buruzko hitzaldia Koldo Mitxelenan

Astearte honetan KM-n, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak.

2018/09/17


Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak.

Aurtengoa Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunearekin urtero antolatzen duen hitzaldi sortaren zortzigarren edizioa da, Gipuzkoako Historiako pasadizu ezezagun edo gutxi ezagunak edota ezagunak direnak eguneratzeko asmoarekin. Azken batean, egun egiten ari diren ikerketa historikoa eta gizarteratzea uztartu nahi dugu.

Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik. Hitzaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira arratsaldeko 19.30tan.

Irailak 18 de septiembre (gaztelera)
1718ko matxinada (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta negoziazioa Gortean (1722-1727). Alberto Angulo Morales.

Hitzaldi honetan, funtsezko ideia da entzuleei ikuspegi global bat eskaintzea, 1718an Bizkaiko eta Gipuzkoako lurretan gertatu zen aduanetako matxinada hark zuzenean ekarri zituen arazoei buruz. Kolonietako gaiak iristeak (tabakoa batez ere) arriskuan jarri zuen, neurri handi batean, foraltasun zaharra, eta aduanak kostara eramatea eragin zuen. Ondoren, aduanak penintsularen barnealdera itzultzeko erabakia adostu zen 1722 eta 1727 artean. Handik urtebetera, Gipuzkoak 1728ko irailaren 25eko Errege Zedula eskuratu zuen, eta horrela Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarra sortu zen.

Alberto Angulo Historian lizentziatua da (1984-1989), masterra du Artxibistikan (1990-1991) eta Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik (1995). Irakasle atxikia izan zen (1996-2003) eta Historia Modernoko irakasle titularra da 2003tik. Ikerketa lerro nagusiak: Gizarte hiritarra eta auzo antolamendua; merkataritza eta burgesia; muga, aduanak eta kontrabandoa; euskal kolonia emigranteak Aro Modernoan; historia politiko eta kortesanoa; eta gutun eta iturri dokumental pertsonalak.

 

 

  

1895