Juan Madariaga 1600 eta 1840 bitartean Gipuzkoak izan zuen egoera linguistikoaz arituko da
Juan Madariaga 1600 eta 1840 bitartean Gipuzkoak izan zuen egoera linguistikoaz arituko da
Astearte honetan Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izeneko zikloaren hitzaldia
Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izeneko zikloaren laugarren hitzaldia egongo da astearte honetan, ekainak 5, Koldo Mitxelena Kulturunean Juan Madariaga Gipuzkoak 1600-1840 bitartean izan zuen egoera linguistikoaz arituko da
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak.
Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik.
Ekainak 6, 19:30 (euskaraz)
Juan Madariaga Orbea
1600 eta 1840 Gipuzkoa-ren egoera linguistikoa
Juan Madariaga Unibertsiatate Complutensean, Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Historian doktorea da. Gaur egun UPNA-NUP-eko irakasle titularra da, Bergarako UNED-en irakaskuntzan aritu ondoren. Historia kulturalean aditua, heriotzaren aurreko jarrerak eta euskararen historia soziala ikertu ditu beste gai batzuen artean.
Lehen Gerra Karlista bukatu arte gutxienez, Gipuzkoa izan da lurralde bakarra, non, ia populazio guztiak euskaraz hitz egiten zuen eta gehiengoak gainera beste hizkuntzarik ez zekien. Helburua izango da baserri-populazioen eta hiribilduen arteko elebitasun maila eta izan duen bilakaeraren desberdintasunak, Aro Modernoan zehar zehaztea.
1685