Aldundiak prestakuntza digitaleko ikasgela bat jarri du Haurren Gabonetako Ficobako Parkean
Aldundiak prestakuntza digitaleko ikasgela bat jarri du Haurren Gabonetako Ficobako Parkean
Tailer hauetan eskaintzen dira Ipuin interaktiboak eta bideojokoak sortzea.
Teknologia berriak, bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko gure modua aldatzen ari dira, eta egoera horren aurrean, haur, nerabe eta gazteek ez dute beti kanpoko esperientzia eta erreferentzia positiborik, aurkezten zaizkien egoerak eta erronkak kudeatzeko.
Horregatik, gure helburua denez sareen erabilera kritikoa eta kontzientea sustatzea, teknologia berrien erabileran dagoen gizarte, genero edo lurralde mailako etena gainditzea, eta ziberjazarpenari aurre egiteko tresnak gureganatzea, Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak, Orona Fundazioarekin eta Kode Eskolarekin batera, Kultura Digital@ ekimena jarri zuen abian 2017ko martxoan.
Hala, 2017. eta 2018. urteen zehar, askotariko jarduerak egin izan dira lurralde osoan, kultura digital berri bat zabaltzearen alde. Hona hemen aurrera eramandako jardueretako batzuk:
Programazio kodeari buruzko tailerrak, Orona Ideon (Hernani).
Ziberjazarpenari buruzko hitzaldiak eta irakasleentzako materiala euskarara itzultzea.
«Eman Like Zibereskubideei» kanpaina.
Autobus ibiltaria, Gipuzkoako 27 herri eta hiri ingurutan barrena ibili dena.
Udaleku digitalak Hondarribiko Aterpetxean (2018ko uda eta 2019).
Jarduera horietan lurraldeko 8000 haur eta nerabe baino gehiagok parte hartu dute (informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu Zibereskubideei.eus).
Ficobako eskaintza
Irunen bi eskaintza mota egongo dira:
1.- Inguru hartako ikastetxeekin hitzartutako programazio tailerrak, abenduaren 17tik 20ra bitartean.
2.- Haurren Gabonetako Parkera doazen 6 eta 12 urte bitarteko haur eta nerabeentzako tailerrak (libre izango dute instalazioa erabiltzea, aldez aurretik izenik eman gabe). Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.
Tailer hauek eskaintzen dira:
Ipuin interaktiboak sortzea (6-9 urte)
Bideojokoak sortzea (10-12 urte)
Tailerrek 40 minutuko iraupena izango dute eta euskaraz egingo dira, metodologia dinamiko batekin: pentsatu, probatu, huts egin, eta ikasi!
1590