Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Pirotekniaren erabileraren arriskuaz ohartarazi nahi du Aldundiak Gabon hauetan

Pirotekniaren erabileraren arriskuaz ohartarazi nahi du Aldundiak Gabon hauetan

Aldundiak zirkular bat bidali die Gipuzkoako udal guztiei faroltxo hegelarien inguruan aipamen berezia eginez.

2015/12/20
Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Informazio diputatua, prentsaurrekoan

Gobernantza eta Komunikazio Saileko diputatu Imanol Lasa, urtarrilaren 1etik aurrera Suhiltzaileen zerbitzuko buru izango den Arkaitz Orbegozorekin batera agertu da gaur komunikabideen aurrean. Halaber zerbitzuak betiko bere izena berreskuratu duela jakinarazi du; aurrerantzean Salbamendurako eta Suteak Prebenitu eta Itzaltzeko Zerbitzua izango da –oraindainokoan  Esku Hartzeko eta Suhiltzaile Etxeak Kudeatzeko Zerbitzua– eta agindupe berdinean sartuko da –baita ere– Prebentzio eta Larrialdien unitatea.

Nomenklatura berriarekin beste suhiltzaile zerbitzu batzuetara homologatuko da, Lasak aurreratu duenez, baina neurri hau ez da, zerbitzua modernotzeko eta arreta hobea eskaintzeko asmoz, esparru honetan Aldundia garatzen ari den antolakuntza aldaketaren "atarikoa" besterik.

Atzoko agerraldiaren motibo nagusia, hala ere, "ardura" eta "zuhurtzia" mezua zabaltzea zen Eguberritako ospakizunak direla eta. Izan ere, datozen jai egunetan, hainbeste hedatu den pirotekniaren erabilerak berekin dakar ustekabe eta istripuen gehitze nabarmena. Orbegozoren esanetan, batez beste 10-15 izan ohi dira aipatu egun horietan, Donostian izandakoak kontuan izan gabe.

Hau dela eta Aldundiak zirkular bat bidali die Gipuzkoako udal guztiei, non "dituzten eskumenak erabiliz" gomendatzen zaien "mekanismo eta artefaktu mota horien erabilerak eragindako arriskuak kontuan izanda, har ditzatela arrisku horiek ekiditera bideratutako neurriak". Gutunean, Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuak berariaz azpimarrazen du "gune publikoetako argizko globo eta kandela hegalarien –faroltxo hegalari bezala ere ezagutzen direnak– erabilera anabasazkoa, ospakizun eta gainerako ekitaldietan".

Paperezko gailu hauek sugarrezko mekanismo soil bat izaten dute faroltxo eginkizuna betetzeko eta, aldi berean, globoa aireratzeko haize bero eragitearen funtzio bikoitza duena. Aireratze hau eta globoak har dezakeen bidea kontrolgabekoak dira, eta haizearen indarraren menpe geratzen dira, eta horrek sute arriskua dakar karga erregarria dagoenetan erortzen baldin bada: arboladi eta landa guneetan, lahardietan, teilatu eta fatxadetan, arropa eskegitako lekuetan, instalazioetan, linea industrial eta/edo energetikoetan, etab.

 
  

1798