Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Piztu Kultura 2022 planak 5.785.000 euro bideratuko ditu kulturaren sektorean enplegua berreskuratu eta sortzeko

Piztu Kultura 2022 planak 5.785.000 euro bideratuko ditu kulturaren sektorean enplegua berreskuratu eta sortzeko

Piztu Kultura 2022 planaren baliabideak 240.000 euro handituko dira (% 4,3) 2021aren aldean, eta 2.089.000 euro bideratuko dira kultura sektorean enplegua sortzeko jarduerak eta zerbitzuak indartzeko. Proiektuetarako laguntzek eta sortzaileei bideratutako laguntzek eta erakunde publiko eta pribatuen kultura jardueren aldeko laguntzek 3.696.000 euro jasoko dituzte.

2022/03/11

Indarrean egon den hiru urteetan (2020-2022), Piztu Kulturak 15.380.000 euro ekarri ditu Covid-19aren krisiari aurre egiteko, jarduerari eusteko eta kulturaren gizarte-sarea babesteko.

Harkaitz Millan, Kultura diputatua: «Piztu Kultura Gipuzkoan kultura eta gizarte sarea babesteko garatu den ekimenik garrantzitsuena da»; «Gure helburua kulturaren berreskurapena indartzea da, aldi berean kultura-sarearentzako, udalentzako eta museoentzako laguntzak mantenduz eta sortzaileentzako laguntza indartuz eta sektorean enplegua bultzatuz».

Gaur goizean Piztu Kultura 2022 Plana aurkeztu da. Harkaitz Millan Kulturako diputatuarekin batera, Mari Jose Telleria foru zuzendaria izango da. Joan den urtean Piztu Kulturaren laguntzak lortu zituzten bi pertsona ere joan dira prentsaurrekora: Helga Massetani, «Olatuak» kultura eta arte sorkuntzako proiektuak finantzatzeko beka lortu zuena. Massetani Bitamine Faktoriaren sortzailea da. Han, Irunen, kultura, diseinua eta arte garaikidea ekoizteko eta zabaltzeko lana egiten du. Cristina Fernández Palomo bertan ere egon da, Kontserbazio Planaren barruan erretaulen inbentario-diagnostikoa egin duen zaharberritzailea.

Kultura Departamentuak 5.785.000 euro bideratuko ditu Piztu Kultura 2022 planera. Baliabideak 240.000 euro handituko ditu (%4,3) 2021aren aldean. Horrela, bada, Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko ezarritako laguntzak mantentzen dira. Krisiak bereziki eragin dio sektoreari, ikuskizunak bertan behera utzi eta jardueraren zati handi bat geldiarazi duelako. Helburua da kultura berreskuratzen laguntzea normaltasunera itzuli arte, kultur proiektu eta ekimenak babestea, haien gizarte-sarea babestea, enplegua bultzatzea eta krisiaren ondorioak arintzea.

Harkaitz Millan Kulturako diputatuak adierazi du: «Ezinbestekoa da kultura babesten jarraitzea, harik eta Gipuzkoako aurrerapenerako eta ongizaterako oinarrizko sektore bat erabat berreskuratzen den arte». Foru arduradunak jasandako krisiaren gogortasuna aipatu du, baita kulturarako laguntzak indartu beharra ere; izan ere, «premia biziko ondasuna da, eta ezin dugu alde batera utzi gizarte gisa etorkizuna izan nahi badugu». Millanek balantzea egin du, eta nabarmendu du Piztu Kulturak 15 milioi euro baino gehiago txertatu dituela indarrean egon den hiru urteetan, eta, beraz, kultura eta haren gizarte sarea babesteko Gipuzkoan garatu den ekimenik garrantzitsuena dela.

Cristina Fernandez Palomok adierazi duenez, “Piztu planaren barruan 32 erretaularen berrikuspena egin da Debagoieneko eremuan, horietako 5 babestuak. Lan hori proiektu handiago baten parte da, eta haren helburua da lurralde osoan dauden ondasun higigarrien eta tenpluen kontserbazio-egoeraren ikuspegi orokorra izatea, eta prebentziozko kontserbazioa azpimarratzea. Hori, epe luzera, jasangarriagoa eta eraginkorragoa da ondarea babesteko”.

Helga Massetanik azaldu duenez, “Maria Jose Noain Maura antropologo eta historialariarekin batera lan egin duen proiektua 2019an egindako ikerketatik, Bidasoako Kartografia Emozionala deitu zitzaionetik, Olatuak bekari esker egindako dimentsio berri batera igaro da. "Bidasoaren atlas emozionala" faszikulu batzuk dira, eta alderdi sozial garrantzitsuak nabarmentzen dituzte. Espazio geografiko bateko istorioak kontatzen dituzte, jende guztiarengandik hurbil dagoen hizkerarekin, eta Elena Odriozolak irudiztatzen ditu. Datorren hilean aurkeztuko dira eta Irungo liburu-azokan erosi ahal izango dira, eta, agian, Donostian, maiatzetik aurrera”.

Piztu Kultura 2022 planak informazio eta aholkularitza mekanismoak finkatu ditu K-Bulegoaren bitartez, eta bost jarduera-ildo nagusi ezarri ditu:

  • Kultura ehunerako laguntzak

 

Kultura Departamentuak 1.300.000 euro bideratuko ditu kultura proiektuetarako laguntzei eusteko eta sektoreari laguntzeko esparru egonkor bat finkatzeko. Programa horretan sartzen dira Oreka eta Susperka, proiektu finkatuak eta sortzen ari direnak babesten dituztenak; Olatuak, gizartea eraldatzeko bokazioa duten proiektuetarako; eta Lanabesa, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen ekoizpenerako.

 

  • Udaletarako eta museoetarako laguntzak

 

Udalek eta tokiko erakunde publikoek jarduera garrantzitsu bat garatzen dute, eta horrek kulturak lurraldean duen jarduerari eta presentziari eusten laguntzen du. Kapitulu honetara 914.500 euroko laguntzak bideratuko dira programa hauetara: Tokiko, udal jarduera kulturalak finantzatzeko; Sarea, antzoki sarerako; eta Gipuzkoako museoen foru sarerako.

 

  • Sortzaileei zuzendutako laguntza

 

620.900 euro bideratu dira kulturako profesionalentzako zuzeneko laguntzetara eta tresna horietarako sarbidea errazteko aholkularitza baliabideetara. Programa horren barruan sartzen dira Izango Zara espezializazio artistikorako beken programa; Egile bekak, sorkuntza kultural eta artistikoko proiektuak finantzatzeko; Meta mikromezenasgo programa; eta K-Bulegoa, kultur eragileentzako informazio, aholkularitza eta laguntzarako bulegoa.

 

  • Enplegua sustatzeko jarduerak

 

Piztu Kultura 2021 planaren helburu nagusietako bat kulturaren sektorean enplegua sortzea da, eta, horretarako, 2.089.000 euro erabiliko ditu, Kultura Departamentuak eta sektore publikoak enplegua sortzeko gaitasuna duten jardueretan duten parte-hartzea indartzeko. Eremu horretan kokatzen dira Ondarea, ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko laguntzak; Kultura Eskola, eskola eremuan kultura aktibatzeko laguntzak; Kultura Kalean, kaleko formatu txikiko jarduerak, edo itsas ondareari, lanbide tradizionalak berreskuratzeari edo ikerketa arkeologikoari zuzendutakoak, guztiak ere enplegua sortzeko gaitasun esanguratsua dutenak.

 

  • Proiektu estrategikoak

 

Laguntza programez gain, sektorearentzako laguntza indartzen da proiektu estrategikoen bidez, kulturari balioa emateko eta hura Gipuzkoako gizartean zabaltzen laguntzeko. Proiektu hauetarako 859.000 euro erabiliko dira, Kultura Eskolaren 539.000 euroak kontuan hartu gabe, horiek enplegua sustatzeko proiektuen artean kontabilizatzen baitira. Atal honetan nabarmentzekoak dira Kultura Digitala, Gordailua eta Kultura Bonoa.

 

Piztu Kultura 2020 – 2022 balantzea

 

Ekitaldi hau Piztu Kultura Planaren indarraldiko hirugarrena da. Plan hori 2020an sortu zen, pandemiak kulturaren sektorean eragindako krisiari erantzuteko, eta bereziki eragiten dio ekitaldiak eta jarduerak bertan behera uzteak. Planak entzute-prozesu bat izan zuen kultura eragileekin, eta, horren ondoren, helburu hauek ezarri ziren: kultura jarduerari eta proiektuei eustea eta sektorean enplegua sortzeko jarduerak bultzatzea.

 

Hiru urte hauetan, Piztu Kulturak 15.380.000 euro eman ditu laguntzetan. Horietatik, 4.692.000 euro enplegua bultzatzeko erabili dira, 4.586.000 euro kultura-proiektuak babesteko, 2.278.000 euro kultura balioan jartzeko eta publiko berriak sortzeko proiektuak garatzeko eta 1.480.000 euro sortzaileei laguntzeko.

 

 

Kulturako diputatu Harkaitz Millanek Planari balioa eman dio, eta azpimarratu du Piztu Kultura dela kultura eta haren gizarte-sarea babesteko Gipuzkoan garatu den ekimenik garrantzitsuena. Era berean, adierazi du, osasun krisiak eragindako behar koiunturalaz gain, kulturak egiturazko laguntzak behar dituela, eta sektore publikoak eman behar dituela laguntza horiek, funtsezkoa eta ezinbestekoa delako gure lurraldearen aurrerapenerako eta garapenerako. Millanek, amaitzeko, azpimarratu du: «ez da izango ezagutzaren Gipuzkoa aurreraturik kultura sendorik gabe, gazteak berera erakartzeko gai den kulturarik gabe».

 

 

Piztu Kultura Plana 2020 - 2022

 

2020

2021

2022

Guztira

Piztu, guztira

4.050.000

5.545.000

5.785.000

15.380.000 €

Enplegua sustatzea

600.000

2.002.000

2.090.000

4.692.000 €

Sortzaileak laguntza

340.000

520.000

620.000

1.480.000 €

P. estrategikoak

550.000

871.000

858.000

2.278.000 €

Kultura ekoiz. eta ehuna

2.220.000

2.151.000

2.215.000

4.586.000 €

 

 

 

 

  

1647