PiztuMETA2020: Gipuzkoan kultura pizten, matchfunding-arekin
PiztuMETA2020: Gipuzkoan kultura pizten, matchfunding-arekin
Gaur Urriak 8, 15 kultura ekimena aterako dira kanpainara Goteon, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoarekin.
- Harkaitz Millan Kulturako diputatua "krisi garaian formula berriak bilatu behar dira kulturan inbertitzeko, eta matchfunding-a tresna oso interesgarria da jendearen interesekoak diren kultura proiektuak aurrera ateratzeko haien laguntzarekin".
Bosgarren urtez jarraian dator matchfunding META! deialdia; dagoeneko 65 proiektu finantzatu eta 604.708 € banatu dira, haren inguruan sortutako konfiantza eta interesa dela eta. META finkatuta dago Gipuzkoan kultura eragileen eskura dagoen tresna gisa, tokiko sarea aberastu eta indartzen duten ekimenak finantzatzeko.
Kultura Departamentuak proiektu bakoitzeko 4.700 euro emanen ditu gehienez. Departamentuak proiektuek biltzen duten diru kopuru bera jarriko du mikromezenasgo kanpainen bidez, aipatutako mugarekin.
Edizio honetan 36 proiektu jaso ditugu, guztiak ere kultura kritiko, inklusibo, proaktibo eta jasangarriago batean inplikatuta, bizi dugun krisi soziosanitarioari erantzuna emateari aipamen berezia eginez. Kulturarako sarbidea ezinbestekoa da osasun propio eta kolektiborako, eta, beraz, oso pozik gaude egoera zail honetan hainbeste proiektu aurkezteko egindako ahaleginarekin. Hautaketa egiteko, hainbat alderdi baloratu dira, eta guztizko puntuaziorik altuenak lortu dituzten ekimenak hautatu dira.
Laster hasiko da matchfunding-aren laguntza espezifikoa, aholkularitzen bidez, eta bertan lagunduko diete kanpainak leuntzen, indarguneei balioa ematen, hedapen ekintzak planifikatzen eta, azken batean, Goteo-tik igaro diren proiektu arrakastatsuen bidez bildu diren jardunbide egoki guztiak partekatzen.
Hauek dira aurten hautatutako 15 proiektuak:
- Burukoak: munduari buelta eman zioten euskal burukoen historiak euskal kulturaren historia interesgarri bat berreskuratuko du ahanzturatik, diseinuaren eta moda jasangarriaren bidez. Ilustrazioa, herritarren inplikazioa eta tokiko ekoizpenerako laguntza.
- Dis-likek sare sozialak eta aplikazio mugikorrak gaizki erabiltzearen ondorioz irudi pertsonalean sortzen diren nahasmenduak antzemateko, detektatzeko eta saihesteko tresnak emango ditu, Foro Antzokiaren eta Errealitate Birtualaren bidez.
- Zinema lekuak: zinemaz gozatzeko modu berri bat proposatuko du, pertsonen arteko aldentze denbora honetan, aukera berriak eskaintzen dituzten espazio berriekin, bai espazialak, bai eztabaida, ezagutza eta hausnarketa proposatzeko.
- Aniztasunaren Liburuak aniztasunaren inguruan kontzientziatuko du, errealitate desberdinak ikusarazteko, ilustrazioaren bidez.
- Alkimiak bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzeko jarduerak programatuko ditu, esperientziak eta sormena erabiliz, hirugarren sektoreko kolektiboen emozioak lantzeko.
- COVID garaian izandako bizipenek konfinamenduan bizitako esperientziak eta emozioak jasoko dituzte. Adinekoen, familien eta haien ondoan egon diren profesionalen ikuspegitik.
- Beiruteko itzalak Libanoko iheslariei buruzko film laburra izango da, zein egoera infrahumanotan bizi diren salatzeko.
- Merino Loversek moda jasangarria bultzatuko du, emakumearen gorputzaren errealitatea ikusarazteko, «Body Positive» mugimenduaren barruan. Mugimendu horrek iraunkortasuna bilatzen du 0km-n ekoitzitako jantzi minimalistetan, eta % 100eko ehun jasangarria du, bai jatorriari dagokionez, bai trazabilitateari dagokionez.
- Txikia ederra da ehungintzako jakintza eta praktika tradizionalei buruzko dokumentala izango da. Tokiko artisautza, tailerrak eta parte hartzeko ibilbide kulturalak.
- Argi klimatikoak argazki batzuk sortuko ditu Gipuzkoako herritarrei dei egitearren, eztabaidatzeko nola eragingo luketen itsasoaren igoerek hainbat herritan, eta gaur egun zer egin daitekeen krisi hau gure egiteko eta krisiari proposamen originalekin, partekatuekin eta tokikoekin erantzuteko.
- DravetTZARIk inspirazio iturri izango ditu euskal kultura eta haren jarduerak, gizartea eraldatzeko elementu gisa, hain ezagunak ez diren gizarte zaurgarritasuneko egoerak ikusaraziko ditu, hala nola Draveten sindromea, eta kultura inklusiboarekin kontzientziatzeko eta laguntzeko espazioak sortuko ditu.
- Berriz aurkitu Gipuzkoa! ekimenak Gipuzkoako herri eta hirietako ondare arkitektonikoaren artxibo bisuala sortuko du, kale historikoak eta elementu adierazgarrienak ardatz hartuta. Haien egungo egoeraren irudikapen bat; bakoitzaren jatorrira itzultzeko modu bat, ilustrazio tekniken eta postalen bidez etorkizunerako gordeta gera daitezen.
- EHXPERIENCE labs, IK109: elkarrekin sortzeko laborategi multisentsoriala izango da, COVID-19aren aurkako konponbideak eskaintzeko, hala nola adinekoen eten digitala, hezkuntza eredu berrien esplorazioa, errealitate birtuala eta hedatua, edo teknologia berrien eta artisautza prozesuen arteko harremana.
- Crackaren soinuak salaketa dokumental bat grabatuko du, Mendebaldeko tortura modernoak bezalako hertsapen metodoak ezagutzera emateko.
- Angela antzezlan bat izango da, Iparragirre poeta eta musikariaren emazte Angelaren irudia ezagutarazteko. Emakumearen ikuspegitik kontatuko du historia, haren irudia nabarmenduz.
Gehiago jakin nahi duzu? Informazio gehiago aurkituko duzu #PiztuMeta2020 traolaren bidez eta Goteo Fundazioari webgunean: http://meta.goteo.org/
1328