Plastifisharen kostera lehenego irteera
Plastifisharen kostera lehenego irteera
"Plastifisharen Kostera" ekimenak 35 garbiketa egingo ditu Gipuzkoako ibaien ibilgu eta bokaletan eta itsasora 7 irteera, 1.000 kilo zabor kenduz.
José Ignacio Asensio: "Ekimen honen helburua da herritarren inplikazioa bilatzea beren ingurumenaren kontserbazio aktiboan, eta zehazkiago, itsas zaborrak dakarren mehatxuan eta horrek gure itsasoetan ez ezik, ekosistemetan eta geure buruarengan ere dituen ondorioetan".
Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatua, Lore Suárez Pasaiako Udaleko alkateordea, José Angel Sánchez, Lezoko udaleko Ingurumena zinegotzia eta Eduardo Uribesalgo, Ternuako I+D zuzendaria “Plastifisharen Kostera” proiektuko itsasora lehenego irteeran egon dira. Ekimen honen xedea 1000 kilo zabor kentzea da itsaso eta ibaien ibilgutik.
Proiektua irailan jarri zen martxan, Oiartzun ibaiaren oinezko garbketarekin, eta zonaldeko lau ikastetxek hartu dute parte garbiketa horretan: Herri Ametsa, Carmengo Ama, Lezo Herri eskola y Pasaia-Lezo lizeoa . Guztira, 300 haurretik gora egon da garbiketa saioetan eta guztira 250 zabor kilo baino gehiago garbitzea lortu da. Gaurko isatsorako irteeran, ikastetxe partehartzaileetako irakasle eta koordinatzaileek ere hartu dute parte.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azaldu duenez, ekimen horren helburua da "herritarren inplikazioa bilatzea beren ingurumenaren kontserbazio aktiboan, eta zehazkiago, itsas zaborrak dakarren mehatxuan eta horrek gure itsasoetan ez ezik, ekosistemetan eta geure buruarengan ere dituen ondorioetan".
Proiektu pilotua Gipuzkoako sei arro nagusietako udalerrietan egingo da: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba. Proiektuaren helburu orokorra da herritarrak ingurunearen kontserbazio aktiboan inplikatzea, ibaian gorako itsas zaborren problematikan eraginez. Itsas ingurunean dagoen zaborraren % 80 lehorreko jardueretatik datorrenez, proiektu pilotu honek zabor horren jatorrian eragin nahi du, eta hura konpontzeko lan egin, arroko hainbat eragile inplikatuko dituzten ingurumen hezkuntzako proposamenen bidez.
Plastifisharen Kostera proiektuak plastikoen inbasioa errotik kendu nahi du, eta ibaian gora dauden hainbat kolektibo inplikatu nahi ditu, prebentzioan eta sentsibilizazioan lan eginez. Proiektuak herritarrak beren ingurumenaren kontserbazio aktiboan inplikatzea bilatzen du, itsas zaborraren mehatxuan zentratuz. Ekimena 2019ko irailetik 2020ko ekainera bitartean gauzatuko da. Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak: itsas zaborra murriztea, balio naturala zabaltzea, itsas zaborren problematika ikusaraztea, horiek konpontzeko ingurumen jardunbide egokiak bultzatzea eta itsas zaborren problematikara eta haien irtenbideetara benetan hurbiltzea, kontsumo ohiturak aldatuz, ingurumen jardunbide egokiak aplikatuz eta komunitatean lankidetzan jardunez.
Helburu horiek lortzeko, ibaien ibilgu eta bokaletako zaborra garbituko dute, eta beren ingurune naturala zaintzeko konpromisoa hartzen duten ikastetxeei aitortza egingo zaie. Oiartzun ibaiaren arroan beste ekintza batzuk egingo dira, etorkizunean beste arro batzuetara esportatu ahal izango den esperientzia pilotu batean kolektibo desberdinak inplikatuz; unitate didaktiko bat landuko da DBHko gazteekin, haien ingurune hurbilean proiektuak sor eta gara ditzaten; helduekin prestakuntza tailerrak egingo dira kontsumo eta kutsadura ohituren aldaketei buruz, eta sentsibilizazio hitzaldiak egingo dira ibaiaren eta itsasoaren erabiltzaileekin.
Laburbilduz, 35 zabor garbiketa baino gehiago egingo dira ibaien ibilgu eta bokaletan, 1.000 kilo zabor kenduz. "Plastifisharen Kostera" ekimenak 2.000 lagunen inplikazioa bilatzen du, eta horretarako beren ingurunea zaintzen duten lehen hezkuntzako 12 ikastetxeri aitortza egingo zaie, DBHko 8 ikastetxetan sortutako 100 tokiko proiektu egingo dira, eta 6 sentsibilizazio hitzaldi egingo dira ibaien eta itsasoaren erabiltzaileekin.
1775